2019-06-27 12:44
Enpresa batzordeak eta INTERAL, S.A. enpresako zuzendaritzak hitzarmena berritzeko negoziaketan akordioa erdietsi dute.Lantegian, 130 langiletik gora egiten dute lan. Hauetarik %65 emakumeak dira.

Lezon kokaturiko enpresa honek, saldak, zopak, saltsak eta jaki prestatuak egiten ditu eta bere jardun industriala horretan datza.

Erdietsitako akordioaren eduki nagusiak honako hauek dira:

  • 3 urtetako indarraldia. 2018, 2019 eta 2020.

  • Urte bakoitzerako, KPI+0,5eko soldata igoerak

  • Hitzarmenak ultraktibitate mugagabea izango du.

  • 12 behin behineko langile, behin betiko langile izatera pasatzen dira.

  • Langileak hala eskatuz gero, enpresa errelebu kontratua egitera behartua egongo da.

  • Hobekuntza gehiago: baimen ordainduetan, eszedentzietan, etab..

Lan baldintzen hobekuntzan urrats nabarmenak ematen dira, lan erreformei aurre egiteko klausulak jasotzen ditu adierazi akordioak eta funtsean langileen egoera duintzeko bidean lorpen esanguratsuak erdiesten dira.

Bestetik, soldata igoerek, KPI indizea erreferentziatzat hartu eta berau gainditzen dute, enpleguaren kalitatean eta egonkortasunean urrats garrantzitsuak jasotzen direlarik eta baita langilegoaren gaztetzean ere.

 

 

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.