2019-06-25 09:40
Ermuko IMDren igerilekuetan lan egiten dugun langileak greba mugagabean egon dira pasa den maiatzaren 22tik, lan baldintza duin batzuen defentsan. Azkenean, azpikontratatutako enpresaren (Aiteko), Udalaren eta ELAren izandako hainbat bilera eta gero, gatazkarekin amaitu duen akordioa lortu zen ekainaren 24an eta greba mugagabeari amaiera eman zaio.

Akordio horretan gure jatorrizko plataformako aldarrikapen gehienak lortu dituzte: lan erreformaren aurkako klausulak, KPI +%2ko soldata igoera 2019ko urtarriletik hasita, urteko lanaldia 20 ordutan murriztea, ikastaroak prestatzeko behar dugun denbora lanaldi gisa konputatzea, etab.

Akordio hau, azken urtean sektore honetan lortu diren beste hainbat akordio bezala, soilik izan da posible langilegoaren mobilizazioaren eta etengabeko borrokaren bitartez azpimarratu dute ordezkari sindikalek. "Langileok lehen unetik batuta mantendu gara   eta beti izan dugu oso garbi garaipena borrokaren bitartez lortuko zela".

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.