2019-02-13 12:46
Joan den urtarrilaren 9an H&M taldeak jakinarazi zuen Max Centerreko denda ixteko asmoa zuela, alokairu kontratuak amaitu ahala Estatuko beste sei dendarekin egingo duen moduan. EREa estatu mailan egin den arren, ELAk lortu du 19 langile Bizkaiko beste dendetan birkokatzea; alde egin nahi izan duten beste 17entzat, berriz, aurreko itxieran lortutako kalteordain bera (lan egindako urteko 45 egun).

ELAk parte hartu zuen Bartzelonan kontu hau negoziatzeko osatu zen batzordean, eta berton eskatu zuen espedientea lantoki bakoitzean negozia zedila, tokian tokiko gehiengo sindikalen arabera, alegia. Bizkaian enpresa-batzordea honela dago osatuta: ELAko bost ordezkari, CCOOko hiru eta LABeko bat. Bilboko Plaza Eliptikoan zuen denda itxi zenean gehienezko kalteordaina, langileen birkokapena eta lekualdatzeetarako laguntza handiak lortu genituen.

EREa estatu mailan egin den arren, ELAk lortu du 19 langile Bizkaiko beste dendetan birkokatzea; alde egin nahi izan duten beste 17entzat, berriz, aurreko itxieran lortutako kalteordain bera (lan egindako urteko 45 egun).

ELAren ustez Bizkaiko lau dendatako (Max Center, Zubiarte, Ballonti eta Artea) langileak larunbatero egiten ari ziren greba mugagabea izan da negoziazio honen giltzarri.

Bizkaian birkokatzeko aukera oso beharrezkoa zen, langile gehienak emakumeak baitira, haurrak zaintzeko lanaldi murriztua dutenak, eta beste batzuk, aldiz, lanaldi partzialeko kontratua dute.

Beraz, grebaren helburuak bete dira: lortu dugu Max Centerreko plantillan zeuden langileak (lanean ari zirenak, eszedentzia eta baja egoeran zeudenak...) Bizkaiko beste dendetara pasatzea, eta joatea erabaki dutenei kalteordain duina ematea.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.