2019-12-04 15:05
Andoaingo Sapako langileen batzordeak- ELAk gehiengoa- akordioa lortu du zuzendaritzarekin sei greba egun ostean. Abendurako beste bi asteko grebaldia deitu berria zuen batzordeak.

Lortutako akordioa hurrengoa da: KPI + 0,8 bai 2019 bai 2020rako. Gainera enpresak mugitzen diren langileentzako osagarri bat negoziatzeko konpromesua hartu du. Gogorarazi nahi dugu greba deialdia egin baino lehen enpresak etzuela ezer eskaintzen.

Langileen mobilizazio zein determinazioa erabakigarriak izan dira soldata igoera justu bat lortzeko. Enpresaren bilakaera ekonomikoa ona baita. Enpresak negoziatzeko prestutasuna erakutsi du greba deialdia egin denez geroztik. Hasiera batean 8 greba egun konbokatu ziren eta aurrerapausu txikiak egon ziren. Enpresak benetazko edukiak jarri ditu mahai gainean bi greba aste gehigarri deitzea erabaki zenetik.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.