2022-07-29 11:51
Alconza Irizar Groupeko langileak, 151 egunez enpresaren ekoizpena erabat geldirik egon ondoren, grebari amaiera ematen diote gaur, akordio batera iritsita. LHKn atzo sinatu zen akordioa, eta ondorioz, enpresak ezin izango du enplegu erregulazioko espedienterik egin enpresa batzordearekin adostu ezean 2025eko abenduaren 31ra arte, eta, beraz, Alconzaren etorkizuna eta lanpostuak bermatuko dira.

Hala ere, ezin dira ahaztu kaleratutako 25 lankideak. EAEko Auzitegi Nagusia enplegu erregulazioko espedientea gauzatzeko aukeraren aldekoa izan arren, ez da lortu kaleratuak berriz lanpostura itzultzea. ELAk epaiaren aurkako errekurtsoa aurkeztuko du; enpresak ez zuen hori gertatzea nahi. Gainera, lan poltsa bat sortuko da kaleratutako pertsona guztientzat, Alconzan kontratatzeko lehentasuna izango baitute.

Nahiz eta aurkako epaia izan, erakundeen babesik ez eta CCOO sindikatuak eskirolajea egin, grebari amaiera ematen dion akordio bat lortu da; akordio hori, zalantzarik gabe, Alconzako grebalarien borroka nekaezinaren emaitza izan da, borrokatzeak merezi duelako.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.