2020-09-01 12:30
ELAk Bidelan AP-8ko hitzarmen kolektiboa sinatu du, AP-8 autobidea Gipuzkoako zatian kudeatzen duen enpresa. Hitzarmenaren indarraldiko (2019-2022) lau urteetatik hirurentzat puntu bat gehiagoko soldata igoerak jasotzen ditu akordioak. Urteko lannaldia 1640 ordukoa izango da, hitzarmenaren indarraldiaren amaieran. Bestalde, enplegua bermatzen da eta ateak ixten zaizkie bidesarien automatizazioa dela eta kaleratze kolektiboei.

Akordioaren indarraldia 2019-2022koa da, eta akordioaren edukiak honako hauek dira:
Soldata-igoera:
• 2019: Gipuzkoako 2018ko KPI + % 0,9
• 2020: Gipuzkoako 2019ko KPI + % 1
• 2021: Gipuzkoako KPI 2020 + % 1
• 2022: Gipuzkoako KPI 2021 + % 1

Lanaldia: 8 orduko murrizketa 2021ean, urteko 1.640 ordutan finkatuta.

Enplegua: ez da kaleratze kolektiborik egongo bidesarien automatizazioa dela eta.

Lizentziak eta baimenak hobetu dira.

Oporrak: ELAk erreklamazioa egin eta PRECOn adostu ondoren, oporraldiko soldata-plusak ordainduko dira.

Kategoria-aldaketak: hitzarmenean sartu da zaintzan, kontserbazioan eta seinalalizazioa kategoria aldaketak arautzen dituen prozedura.

Txanda-aldaketak: iraupen luzeko aldi baterako ezintasunen kasuan, langileen artean adostutako aldaketak berrikusi egingo dira, lan zikloen erregulartasuna bermatzeko.

Borondatezko erretiro aurreratua: erretiroa hartzeko adina baino 2 urte lehenago (koefiziente murriztailerik gabe) eta enpresan gutxienez 10 urteko antzinatasuna izanik, 11 hileko soldatari, irabazien ordainsariaren 1/14 hilabeteari eta antzinatasunari dagokien kalte-ordaina.

Balioaniztasuna: Automatizazio prozesua dela eta, balioaniztasun plana sortzen da enpresako beste arlo batzuetan lan egin nahi duten ordainpeko langileak prestatzeko (behin-behineko langileak ere sartzen dira).

Lan-zikloak: lan-zikloak eta zaintza eta mantentze elektronikoko oporrak hitzarmenean sartzen dira.

Euskara, Berdintasun eta Laneko eta Sexu Jazarpenaren Prebentzio Plana: plan horiek hitzarmenean jasotzen dira.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.