ARGIA.eus

2019ko apirilaren 21a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-01-07 10:59
Sei hilabete greban eman ondoren, irabazi egin dute Gasteizko Ariznanavarra egoitzako sukaldean diharduten langile azpikontratatuek. Landeiaren 231. aleak garaipen sindikal hau jorratzen du.

Sei hilabete eman dituzte greban eta mobilizazioak egiten baina, azkenik, lortu dute Gasteizko Ariznavarra egoitzako sukaldeko sei langileek enpresa-hitzarmen bat sinatzea eta egoitzako gainerako langileen lan-baldintza berak izatea. Pozik azaldu zaigu Arabako hiriburuko ELAren sektore soziosanitarioko arduraduna, Nuria Vallejos Barroso, eta hau adierazi digu, zalantza-izpirik gabe: ?Langileen borroka sindikalaren emaitza da hitzarmena?.

2017ko uztailean azpikontratatu zuen Domus VI-k sukalde-zerbitzua, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen (GOFE) ?bedeinkazioa? jasota. Handik aurrera, sukaldeko langileei ez zitzaien aplikatu Ariznavarra Egoitzako eta Eguneko Zentroko Hitzarmena, baizik eta Egoitza Pribatuetako Espainiako Estatuko Hitzarmena. Langileen lan-baldintzen prekarizazioa ekarri zuen aldaketak, eta soldata-eskala bikoitza: batetik, subrogatutako langileena: bestetik, kontratatu berriena. 

Egoera horri konponbide negoziatua emateko zenbait ahalegin egin ondoren (alferrik, guztiak), greba mugagabea hasi zuten handik ia hamar hilabetera, 2018ko maiatzean, sukaldeko langileek: hiru sukaldarik (gizonezkoak hirurak) eta hiru sukaldeko laguntzailek (emakumeak hirurak). Sei hilabete iraun du grebak, azaroaren 7ra arte. Egun horretan izenpetu zuen ELAk Ariznavarra egoitzako sukaldeko langileen baldintzak arautzen dituen hitzarmena. ELAk sinatutako akordio horri esker, Ariznavarra egoitzako gainerako langileen lan-kondizio berak aplikatzen dizkie sukaldeko zerbitzuko langileei ere Medirest Socialek, sukaldaritza-zerbitzua kudeatzen duen enpresak, alegia. Amaitu dira, beraz, prekarizazioa eta soldata-eskala bikoitza.

Lan-kondizioen eta zerbitzuaren hondamena dakar pribatizazioak

Nuria Vallejosek dioskunez, ?mobilizazioen ondorio izan da hitzarmena; garbi dago, beraz, borroka dela bide bakarra langileentzako akordio egokiak lortzeko". Medirest Social enpresako sukaldeko langile guztien inplikazioa azpimarratu du Vallejosek, ?sei hilabeteotan langile finkoen ordezko gisa aritu direnena ere barne dela?. Domus VI-ko langileen babesa ere eskertu du Vallejosek, batez ere egoitzako ELAko ordezkariei eman zaiena.

Gatazkaren irakurketa politikoari dagokionez, berriz, GOFE pribatizatzeko asmoa salatu du Nuria Vallejosek. ?Lan-baldintzak prekarizatzea dakar pribatizazioak, eta ematen den zerbitzuak nabarmen okerrera egitea. Ez da ziurtatzen GOFEk horrenbeste goresten duen ?erabiltzailea ardatz? daukan arreta, eta hori ezin dugu inolaz ere onartu?, diosku sindikalistak, zeinak hau ere adierazi baitigu: ?Enpresarekin hainbatean behin bilerak egitea erabaki dugu, une oro bermatzeko zerbitzuaren kalitatea. Hain zuzen ere, gatazka hasi zenetik ziurtatu dugu zerbitzuaren kalitatea?.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.