2018-06-14 12:57
Langile guztiek enpresaren eskaintza errefusatzen dute eta lan hitzarmen berri baten alde agertu dira denak.

Iruñeko Aita Menniren enpresa batzordeak (3 ELA; 3 CCOO, 2 LAB; 1 UGT) zuzendaritzari eman dizkio langile guztien sinadurak, ordezkaritza sindikalari babesa emanez eta lan hitzarmen berri bat aldarrikatuz bildutakoak, hain zuzen ere. Enpresak, aldiz, behin eta berriz kendu ditu legezko lan baimenak, eta langileen arteko tirabirak sortu nahi izan ditu oporren kontura.

Enpresa batzordeak hitzarmen berrirako plataforma aurkeztu zuen baina zuzendaritzak beste dokumentu bat aurkeztu zuen, atzerako bidean zihoana. Gauzak horrela, enpresa batzordeak langileen batzarra deitu zuen egoera azaltzeko. Bertan, langile guztiek zuzendaritzaren eskaintza errefusatu zuten, eta batzordeen plataformaren alde agertu ziren denak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.