Sindikatuak azpimarratu duenez, kaudimen ekonomiko handiko enpresa da, milioi askoko irabaziak ditu urtero, diru publikoarekin finantzatzen da eta euskal osasun sisteman ezinbesteko papera betetzen du.
"Bitartean, Aita Menni ospitaleko langileen baldintzak guztiz eskasak dira: langile gehienek lanaldi partzialak dituzte, egutegi jasanezinak eta, batez ere, langile falta handia dago". ELAk azpimarratu du langileek oso uda zaila bizi izan dutela: bajak, bete ez diren lanpostuak gainerakoei lan-karga gehituz, erizain falta eta titulazio homologaturik gabe kontratatutako erizain laguntzaile ugari. "Horrekin guztiarekin ospitaleko pazienteen arreta eta zaintza okertu da. Ezin dugu ahaztu bereziki ahulak diren pazienteez ari garela ", esan dute.