2019-03-20 10:13
ELAk oso ondo deritze hitzarmen berriaren edukiei. Aurrerapauso nabarmenak eman dira lanaldia banatzeko arloan, baimen ordainduetan, lanaldia antzinatasun-urteen arabera murriztean, kontratazio berrietan eta enpresaren puntu jakin batzuetan.

Aiala Vidrioko (Vidrala taldea) langileek hitzarmenaren aurre-akordioa berretsi dute, Enpresa Batzordeko kideek sinatu dutena.

Akordioaren eduki nagusiak hauek dira:

- Indarraldia: 2018-2019-2020-2021.

- Soldata-igoera: KPI+1 urte bakoitzean eta kontzeptu guztietan.

- Aipaturiko soldata-igoera horiei gehitu behar zaizkie zenbait plusetan egindako igoerak, guztira beste %1 osatzen dutenak urte bakoitzean. Soldata-igoera orokorra, beraz, KPI+2koa da urte bakoitzean.

- 55 urtetik gorakoei egun batez murriztuko zaie lanaldia, eta hirurteko bakoitzeko beste egun bat.

- Kontratazio berriak egiteko irizpideak ere arautu dira. 2017/01/01eko garaian Aiala Vidrioko langileek egiten zituzten lanak ezin izango dira azpikontratatu. Neurri horien bidez kontrataziorako irizpide objektiboak ezartzea eta Aiala Vidrioko lana duina izatea bilatzen da, egitura-lanak azpikontratatu gabe eta lan-baldintzak prekarizatu gabe.

ELAk oso ondo deritze hitzarmen berriaren edukiei. Aurrerapauso nabarmenak eman dira lanaldia banatzeko arloan, baimen ordainduetan, lanaldia antzinatasun-urteen arabera murriztean, kontratazio berrietan eta enpresaren puntu jakin batzuetan.

Akordioa, gainera, langileen antolakuntza-gaitasunaren eta ELA Atal Sindikalaren lidergoaren emaitza izan da.

Lan handia egin behar izan da aldez aurretik, baina afiliatu maratz askoren ahaleginak eta antolamendu ona emankorrak izan dira (ELAk 9 ordezkari ditu 13tik). Hitzarmena ez da zerutik jaitsi. Zuzendaritza oso temati agertu da, eta 7 greba-egun egin behar izan dira. Hori dela-eta, enpresak bere jarrera tematia aldatu, eta irabazien zati bat etekin-sortzaileen artean banatzea onartu behar izan du.

Azkenik, ELAk zorionak ematen dizkie atal sindikalari eta langileei lorturiko edukiengatik.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.