2019-07-11 11:39
Maiatzaren 23tik aurrera, DHL-Agurain zentroko langileak greba mugagabean dira. Plantillan 110 langile inguru dago, eta hitzarmen kolektiboak horietatik 80 bati eragiten dio. Aguraingo DHL logistika-zentroak Eroskirentzat eta Legazpiko Bellotarentzat egiten ditu lanak. Greba-deialdia egin baino lehen zortzi hilabeteko negoziazioak  izan dira, baita dozena bat bilera ere. Hitzarmenaren indarraldia 2017ko abenduaren 31n agortu zen, eta enpresako zuzendaritzaren asmoa lantokiko hitzarmena edukirik gabe uztea da, Dagoenekoz, 50 egun bete dituzte greban.

DHL-Aguraingo enpresa batzordearen eta langileen oinarrizko eskakizunak hauek dira: lanaldia murriztea; soldata-igoerak KPIari lotzea; soldata-eskala bikoitza ezabatzea; eta kontratu mugagabeak egitea. Hori horrela, lan berdinak egiten dituzten langile batzuek 3.000 euro gutxiago kobratzen dute behin-behinekoak izateagatik edo hitzarmena sinatu ostean plantillan sartzeagatik.

Bestalde, enpresako zuzendaritza behin-behineko kontratuez eta Aldi Baterako Laneko Enpresez (ABLE) baliatzen da iruzurra egiteko; hala egiaztatu eta jaso zuen Lan Ikuskaritzak txosten batean, eta isuna jarri zion enpresari arrazoi horregatik. Uztailaren 2an izandako bileran, zuzendaritzak Aldi Baterako Laneko Enpresez bitartez 17 bihargin gehiago kontratatzeko amoaren berri eman zien langileen batzordeari.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.