2020-07-23 10:50
Siemens Gamesak Agoitzen duen lantokiko langileak Iruñera joan dira oinez euren lanpostuen defentsan. Martxa Parlamentuaren aurrean amaitu da. Martxaren ostean Ekonomia eta Enpresa Garapenerako kontseilari Manu Ayerdirekin bildu dira. ELAk gogor salatu nahi du Agoitzeko lantokia ixteko asmoa; urtero dirutza irabazten duen eta guztiz bideragarria den proiektu baten inguruan mintzo gara.

Langileek mobilizazio gehiago iragarri dituzte aste honetarako. Arratsaldean, Irati Bizirik herri plataformak antolaturik asanblada egingo da Agoitzen bertan. Uztailaren 24an Langileen Batzordea enpresaren zuzendaritzarekin bilduko da. Uztailaren 25ean, berriz, langileek Irati Bizirik ekimenak antolatuko manifestazioan hartuko du parte.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.