2020-11-05 15:49
Aernnovak kaleratzeak egin nahi ditu Aernnova Engineering Solutions (AES) enpresan eta Aernnova Engineering Division (AED) enpresan, biak Arabako Miñanoko Parke teknologikoak kokatuta daudenak. Bi enpresak batera harturik 200 langile daude, ingeniariak, teknikariak eta administrariak. Horrela adierazi du bai komunikabideetan enpresak, bi lantegiko Batzordeekin izandako bileretan.

Horren aurrean, bi Batzordeek, langileekin egindako asanbleetan oinarrituta eta ia aldebakarrez onartuta, kaleratzeen aurka posizionatu garela, enpresak %20 kaleratzeekin mehatxatzen baitu, eta bi Batzordeak “Kaleratzerik Ez” politika defendatuko dutela. Bai langileak baita Batzordeak ere kontziente gara sektore aeronautikoaren egoera konplexua dela, baina ulertzen dugu gure lanpostuek eta gure baldintzek ez dutela egoera hau sortu. Beraz, arazoa hori ez bada, arazoa Covid-19-ak lan kargan sorturiko krisi koiunturala  da.

Era berean, gogoratu behar dugu Aernnovak suntsitu nahi dituen lanpostuak AES eta AED-en, Eusko Jaurlaritzak Industria 4.0 deitzen dioen baitan dagoela, eta azkenengo urteetan inbertsio milionariak egin direla diru publikoaz I+D+I-n. Arantxa Tapia sailburuak berak orain dela gutxi hedabideetan zioen"Euskadi ez da kostu txikiko herrialdea, dena soldata txikiekin lotuta egon dadin "eta esan zuen ere" ondo prestatutako pertsonak, goi-teknologia eta lehen mailako ekonomia behar ditugu ". Ez dugu ulertzen, beraz, administrazioak enplegua horren suntsiketaren aurrean paso egitea, gainera, sektore aeronautikoa estrategikoa da eta gure gizartearen diru publikoarekin formaturiko profesionalez osatuz.

Horren guztiaren aurrean, AES eta AEDko plantilak neurri estruktural eta definitiboen aurrean plantatzen gara eta azkenengoraino borrokatuko dugu gure lanpostuen alde eta gure lan baldintzen alde. AES eta AED-ko Batzordeak Zuzendaritzari bere asmoak alde batera uzteko exigitzen die eta bere borondatea aldatzeko neurri tenporalak negoziatu ahal izateko lanpostuak mantentzeko eta lan baldintzak mantentzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.