2019-09-10 15:38
Enpresa batzordeak eta Euskal Trenbide Sareko zuzendaritzak 2018-12-20an sinatutako hitzarmena behingoz baieztatzea eskatu dio batzorde iraunkorrak Gasteizko Administrazioari. Izan ere, abenduan hitzartutako aurreakordioak aurrerapauso garrantzitsuak biltzen ditu hainbat esparrutan, besteak beste, soldata igoerak, baina Administrazioak baieztatu arte ez da indarrean sartuko.

Enpresa Batzordeak eta Euskal Trenbide Sareko zuzendaritzak (260 langile eta Trenbide zein Tranbietako azpiegiturak kudeatzen dituen entitatea) urte eta erdi iraun duen negoziazioaren ondoren, 2018/2019/2020 urteetarako hitzarmena sinatu zuten 2018ko abenduan.

Gaur egun ETS-n existitzen den Hitzarmena 2008/2009/2010 urteetarako sinatu zena da. Hitzarmen hori luzatuz joan da, nahiz eta gaurko errealitatearekin hainbeste desegokitasun izan. Abenduan hitzartutako aurreakordioak, ordea, ondorio garrantzitsuak ditu maila desberdinetan: soldata igoerak; Bilboko L3 eta Donostialdeko metroari lotuta dauden lan postu berriak; azken lan-erreformak sortutako egoerak zuzentzeko eta bateratzeko neurriak... Hala eta guztiz ere, Gasteizko Administrazioak ez du oraindik baieztatu.

ETS-ko zuzendaritzak, irailaren 4an Administrazioak hitzarmenaren aurreakordioa oraindik onartu ez duela jakinarazi zigun. Guzti horregatik, eta egoeraren larritasuna ikusita, Batzorde Iraunkorrak hurrengoa erabaki du:

  • ï‚·  Administrazioari 2018-12-20an sinatutako Hitzarmena baieztatu dezala eskatzea. Hitzarmen hau ordezkaritza soziala osatzen duten entitate guztiek (ELA, LAB, CCOO eta UGT-k) eta ETS-ko Zuzendaritzak sinatu zuten, langileak bizitzen ari diren egoera ezegonkor eta denboran zehar luzatzen ari denari amaiera emateko asmoz.

  • ï‚·  Gizarteari gure egoeraren berri emateko, mobilizazio batzuen hasiera jakinarazi nahi da:

LEKUA

EGUNA

ORDUA

ALBIA

12

12:00H

EUSKO JAURLARITZA GRAN VIA 85 (BILBAO)

19

12:30H

VITORIA-GASTEIZ LAKUA

26

11:30H

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.