2020-07-13 11:35
ABB multinazionalak Trapagaranen ABB Ring Motor izeneko lantegia du eta bertan eskubideak defendatzen dutenak kaleratzen ari da. Enpresak kaleratze selektiboak egiten ditu: hiru azken hiletan. Oraingoan bota duen langileak 21 urte zeramatzan enpresan, eta bere lan ibilbidean amonestazio bat ere ez du jaso.

Kaleratutako behargina ELAko hautagaia izan zen azken hauteskunde sindikaletan. Enpresak lan hitzarmeneko diziplina-erregimena urratu du, eta hainbat argudio asmatu ditu “traba” egiten dioten langileak kaleratzeko (traba egin eskubideak aldarrikatu eta telelana baldintza duinetan egiteko materialak galdegiteagatik).

Gainera, kaleratu duten azken langileak lanaldi murrizketa eskatu zuen legezko zaintza egiteko.
 
ABB aspaldi honetan gezurrezko irudi bat ari da zabaltzen. “berdintasunaren eta lan harremanetako eredu berriaren aldeko publizitate kanpainetan berebiziko ahalegina egiten du, baina enpresa barruan diktadura moduko politika gauzatzen du, langileei zor zaizkien eskubideak ukatuz”.

“ABBk nahiago du men egiten duen sindikalismoa, eskubideak urratuta izanagatik ere”. Azken urteetan beren baldintzak aldarrikatzen dituzten langileak jazarri eta hauek kaleratu egiten ditu, baldin eta traba egiten badiote bere interesak -etekinak puztea- doktrinatze bidez gauzatzeko.

Langileen batzarrak erabaki du kaleratze hau salatzeko mobilizazioak egitea. Hilak 13, 9:30etatik 12:30etara lanuztea egon da, eta manifestazioa egin dute enpresatik Trapagarango udaletxeraino.

ELAk lan agintaritzari eskatu dio ez dadila ABBren politikaren konplize izan eta langileen oinarrizko eskubideak urratu izana iker dezala.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.