2020-11-24 17:37
Azaroaren 25ean ELAk ekitaldi berezia eskainiko du, online. COVID-19k sortutako krisiak lehendik ere prekarizatutako eta feminizatutako sektoreetan emakume askok erakunde publikoen aldetik pairatzen zuten hutsikeria eta indarkeria utzi du agerian. Azaroaren 25ean, 12:00etan, ELAren webean ikusi ahal izango den ekitaldian ELAko Genero Berdintasuna ataleko Jone Bengoetxeak eta Nahia Fernándezek hartuko dute parte, Argitan, Emakumeentzako Aholku Etxeko kide Mireia Sainzekin batera.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.