2018-10-10 17:02
Belarmendi enpresako langile baten heriotza dela eta, ELA-LAB-ESK-STEILAS-EHNE eta HIRU sindikatuek elkarrateratzea deitu dute. Protesta urriak 11, osteguna, 13:00tan Zizurkil-go Joxe Arregi plazan izango da LAN ISTRIPU GEHIAGORIK EZ! PREKARIETATEAK HILTZEN DU lemapean.

ELAk jakin ahal izan duenez, Joan den larunbatean Zizurkil eta Asteasu arteko lursai batean lanean zebilela zauritutako 46 urteko langilea gaur zendu da. Lehenik eta behin, hildakoaren senitarteko eta hurbilekoei bere babes eta elkartasun osoa adierazi nahi die ELAk, baita eskualdeko langileriari ere.

Honez gero 56 dira aurten HEHn hainen lanpostuan hildako pertsonak, 2017. urte osoan baino gehiago. Prekaritatea eta enpleguaren baldintza kaxkarra daude odolhuste honen atzea, eta hala ere, patronalak lan-baldintzak okertzeko estrategiarekin darrai. Lan erreformak oraindik ere aplikatzen dira, eta administrazioak ez ditu behar adina baliabide bideratzen enpresa eta lantokieta kontrol publikoko neurrietara.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.