ARGIA.eus

2019ko ekainaren 17a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-10-16 11:48
Euskal gehiengo sindikalak eta hainbat organizazio eta erakunde sozialek osatzen duten Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ordezkariek gaur goizean eraman dituzte Eusko Legebiltzarrera pobreziaren eta bazterkeria sozialaren aurkako Herri-Ekimen Legegilea (HEL) babesten duten 51.000 sinadurak.

HEL honen proposamena da Diru-Sarrerak Bermatzeko 18/2008 Legea eta Etxebizitzaren 3/2005 Legea aldatzea, honako neurriak sartuz:

DSBEa jaso ahal izateko adina 23 urtetik 18ra jaistea. Halaber, 18 urte ez dituztenek ere eskubidea izan behar dute behar egoera berezian gertatuz gero.

Aurrez erroldatuta egon beharreko epea 3 urtetik urtebetera murriztea.

Bizileku berean dauden bizikidetza-unitate guztien aitortza.

DSBEa jasotzeko eskubidea bizikidetza-unitate bakoitzari aitortzea, bizileku berean izateagatik mugarik ezarri gabe.

DSBEaren zenbatekoa hobetzea, baita pentsio eta soldata kaskarren kasuetarako ere, erreferentzia gisa lanbidearteko gutxieneko soldata (LAGS) hartuz:

- LAGSaren %100 pertsona bakarreko bizikidetza-unitateentzat.

- LAGSaren %150 bi lagunek osatutako bizikidetza-unitateentzat.

- LAGSaren %200 hiru lagunek edo gehiagok osatutako bizikidetza-unitateentzat.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) eskubide subjektibo bihurtu behar dira, jasotzeko aukera ez dadin aurrekontuen baitan geratu, baizik erantzun beharrezko beharrizanen baitan.

Alokairu sozialeko etxebizitza izateko eskubide efektiboa bermatu, prestazio ekonomiko batekin ordezkatu ezin delarik.

Herri-ekimen legegile baten xedea da jendartearen eta herritarren parte hartzeari bide ematea. Horregatik, Kartak galdegiten die talde parlamentarioei HEL hau onar dezatela tramitera eta bere edukiak eztabaidatzea onar dezatela. Ikuspuntu demokratikotik onartezina litzateke pikutara bidaltzea 51.000 lagunek babestu duten lan sozial hau.

Gai hauek guztiak jorratzeko Kartak iragarri du talde parlamentarioekin erronda bat egiteko asmoa duela.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.