2018-05-04 12:52

Agerraldian ELAk batzordean dauden legebiltzarkideei gure herrian zerbitzu publikoak nola antolatu behar ditugun erabakitzea ezinbeztekoa dela berretsi eta gure herrian negoziazio kolektiboko eskubidea defendatzea eskatu die legebiltzarkideei.

Bertan ELAko ordezkariak adierazi du 35 orduak, 2.000 urtean mahai orokorreko akordioaren islada izan zela, eta lorpen hau gehiengo sindikalak 1.999an deitu zuen greba orokorraren arrakastaren ondorio izan zela. Izan ere greba hark mugarri bat jarri zuen herri honetako ibilibidean, gure hirietako kaleak jendez bete ziren enpegurako eskubidea, aberastasunaren banaketa eta pobreziaren amaiera eskatzeko.

ELAko ordezkariak gogorarazi du Auzitegi Gorenaren epaia Estatuko abokatutzak 2016urtean 35 orduak berrezartzeko Eusko Jaurlaritzak egindako Dekretua errekurritzeko hartu zuen erabakiaren ondorio izan zela eta erabaki horrek agerian uzten zuela Estatuaren inboluzio-agenda, hala arlo sozialean, nola autogobernuaren aurka. Erabaki horrek aldebikotasunaren mugak nabarmen uzten dituela. Zertan da aldebikotasuna gure langile publikoen lanaldia ere erabaki ezin badugu? Euskal administrazioak Madrilen hartutako erabakiak betearazten dituzten luzapen huts bihurtzen dira horrela.

Halaber, Estatuak Dekretuaren aurka jo zuenean esan genuen erabakitako ekinbide juridikoak ez zirela nahikoak, eta oso ibilbide laburra izango zutela; hau ere frogatuta geratu da. Horregatik ELAk exijitu dio Urkulluren gobernuari eman dezala 35 orduak mantentzeko hitza.

Agerraldian ere gure zerbitzu publikoak antolatzeko ahalmena aldarrikatu du ELAko ordezkariak, esaterako zenbat mediku edo irakasle behar ditugun, euskal gizartearentzako lanean jardun daitezen.

ELAk orain arte bezala 35 orduko lanaldia euskal arlo publiko guztian mantentzearen alde borrokatzen jarriotuko du, enplegua sortzeko eta zerbitzu publikoaren kalitatea nahiz bere langileen bizi-baldintzak hobetzeko bide gisa.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.