2019-11-05 16:17
Enplegu Zerbitzu Publikoak argitaratutako langabezia-datuen arabera, urrian 147.199 langabe zeuden Hego Euskal Herrian, eta horietatik 11.450 25 urtetik beherako gazteak ziren. Hego Euskal Herrian erregistratutako langabeen kopuruak gora egin du urrian, 3.128 pertsona gehiago erregistratu baitziren aurreko hilabetearekin alderatuta; hau da, langabeziak %2,2 egin zuen gora. Horrek esan nahi du 147.199 pertsona daudela langabe gisa izena emanda. Gazteen langabezia da kaltetuena, 600 gazte gehiago baitaude langabezian, %5,5 gehiago. Gainera, langabeziak Europako batez bestekoaren oso gainetik jarraitzen du, Hego Euskal Herriko langabezia tasa %11koa da

Langabezian daudenen %55ak ez du inolako langabezia prestaziorik jaso aurreko hilabetean, aurreko hilean baino %3 gehiago (79.281). Eta kotizaziopeko langabezia saria soilik %27,1ak jaso du (39.016 langabetuk). Kotizaziopeko langabezia sariaren zenbatekoa, bataz beste, 876,1 eurokoa izan da EAEn eta 906,9 eurokoa Nafarroan.

Urrian egindako kontratuek aurreko hilabeteetako ezaugarri berberak izaten jarraitzen dute: prekarioak eta aldi baterakoak. Urrian sinatutako kontratuen %92,1 aldi baterakoak izan dira. Gainera, kontratazio mugagabea %10 jaitsi da iraileko datuekin alderatuta. Langabeziak eta lan prekarietateak zerikusi zuzena dute.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.