2019-05-08 12:54
ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek maiatzerako deitutako lehenengo greba egunak ere babes zabala izan du langileen aldetik. Patronalari eta Hezkuntza Sailari arduraz jokatzen hasi eta langileen eskaerei erantzunez gatazkari bide emateko galdegiten diete Bilbon manifestazioa hasi aurretik.

Azken bi ikasturtetan gauzatu den 26. greba eguna eta ikasturte honetako 23. da gaurkoa. Eta gaur ere babes oso zabala izan du. Beste behin ere, 3.500 langiletik gora batu gara Bilboko manifestazioan, ikastetxeetan lan baldintzen okertzearen ondorioz bizi den nahigabe orokorraren erakusgarri. Izan ere, sektore honetako langileok 10 urte daramatzagu lan hitzarmena berritu gabe.

ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok egoerari irtenbide egoki bat eman, negoziazioa bideratu eta langileen eskaerei erantzun serio bat emango dioten adostasunak erdiesteko helburuan berretsi dute. Helburu horrekin eman dituztela azken urteetako pauso guztiak, bereziki azken hilabeteetakoak.

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.