2020-12-10 12:10
Gipuzkoako erresidentzietako langileak abenduaren 10an grebara atera dira beste behin. 245 egun greba egin dituzte, dagoenekoz. Goizean Gipuzkoako 10 herritako udaletxe aurrean kontzentrazioak egin dira eta guztira zaharren egoitzak dituzten 29 udaletan erregistratu da idatzi bat ELA eta LABeko langileen izenean, Foru Aldundia interpelatuz.

Beste behin greba eskubidea 100% urratu zaien arren, ehundaka langile mobilizatu diran Gipuzkoan zehar egindako 10 elkarretaratzeetan. Donostia, Irun, Errenteria, Zarautz, Zumarraga, Ordizi,Tolosa, Lasarte, Arrasate eta Bergarako Udaletxe aurrean egin dira elkarretaratzeak.

Hortaz gain beste 19 udaletxeetan ere idatzi bat erregistratu da ( Hondarribi, Pasaia, Oiartzun, Hernani, Andoain, Villabona, Beasain, Segura, Lazkao, Legazpi, Zestoa, Azkoitia, Zumaia, Mutriku, Elgoibar, Eibar, Soraluze eta Oñati). Idatzian Udaletxeko ordezkari politikoei gatazka honetan inplikatu eta Aldundiari gatazka konpontzeko ardura bere gain hartzeko eskaera egitea eskatu zaie.

ELAren esanetan tamalgarria da 246 greba egun ostean eta izurriteak sortutako egoera ostean ez Aldundiak ez patronalak aurrera pausorik eman ez izana. Argi dago administrazio publikoen lehentasuna gaur egun ez dela zaintza sektoreak duintzea, eta eredu pribatizatzailearen defentsa sutsua dagoela Gipuzkoako zahar egoitzetako gatazkaren atzean. Horrela uler daiteke Esuko Jaurlaritzako lan sailaren zerbitzu minimoen aginduak sektore honetako emakumeei greba eskubidea gabe uzteko helburuarekin eginak izatea.

Aurreko greba eguneko, urriak 6ko, zerbitzu minimoak judizializatuak daude eta bi egun hautakoak ere bai judizializatuko ditu sindikatuak. "Ez dugu onartuko emakume izateagatik eta zaintza lanak egiteagatik greba eskubidea urratzea".

Gaurko mobilizazio eguna ondoren bihar, bigarren greba eguna aste honetan,  Gipuzkoa Plazatik abiatuta manifestazio bat egingo da goizekoa 11:00etan Gipuzkoako Senide elkartea, pentsionista kolektibo ezberdinak eta kolektibo feministen babesarekin.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.