2019-10-29 13:23
Tubacex-eko enpresa batzordeak 24 orduko greba deitu du lan osasunari dagokionez langileek pairatzen duten neurri eta babes falta salatzeko. 2019an bi langile hil ziren lan istripuan eta gero eta gehiago dira lanean gaixotzen direnak. Hilean 6 eta 8 lan istripu erregistratzen dira Tubacex-en. Langileek kontzentrazioa egun dute Laudioko lantokiaren aurrean.

Kontzentrazioan parte hartu duten langileek salatu dutenez, grebak helburu argia dauka: “lan osasunaren esparruan bizi duten babes faltaren aurrean beste alde batera begiratu nahi duen enpresa interpelatzea”. Langileek baieztatu dutenez, lanera joan eta etxera bizirik eta sano bueltatzea oinarrizko eskubidea da, eta enpresaren ardura da hori bermatzea. Hori dela eta, prebentzioari dagozkion gaietan arduragabekeriaz jokatzen du enpresak.

Plantillak behin eta berriz esan bezala, enpresak ez du aintzat hartzen prebentziorako delegatuek igorritakoa eta aldebakarrez hartzen ditu erabat okerrak diren erabakiak: bajak ez dira ordezkatzen horrek dakarren arriskuarekin; erabitzen diren ekipamendu asko zaharkituta daude eta ez dira botatzen... Are gehiago, enpresa batzordeak bereziki salatu du lan istripu hilgarri bat gertatu zenean enpresak mimoz jantzitako aktorea kontratatu zuela langileei leporatzeko lan arriksuen preentziorako neurriak behar bezala betetzen ez dituztela. Lan istripu hilgarri baten aureran erantzukizuna bere gain hartu beharrean halako ekintzak antolatzea eta langileak kriminalizatzea gogor salatu dute beharginek.

Ildo beretik, enpresak etengabe mehatxatzen dituela ere baieztatu dute, batzordea eta langileei zigorrak ezartzen dizkie lan istripu hilgarriren bat salatzeko kontzentrazioa egiteagatik edo bizi duten egoera prekarioaren berri komunikabideei emateagatik..

Egoera prekarioaren arriskuez jakitun, enpresa batzordeak lan segurtasunari buruzko oinarrizko gaiak biltzen dituen dokumentua igorri dio Tubacex-i. Enpresaren erantzunaren arabera erabakiko dute lanuzte berriak deitzea edo ez.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.