2020-01-23 12:21
Arcelor Mittaleko langile-batzordea 24 orduko greban murgilduta dago otsailaren 22an Olaberrian, Gipuzkoan, gertatutako lan-istripua salatzeko. Lanuztea 22:00etara bitartean egingo dute. Transportes Santillan enpresako kamioi gidari bat ArcelorMittal enpresan lanean ari zela, harrapaturik geratzean gertatu zen ezbeharra. Heriotza berri honekin, dagoeneko 8 dira 2020an Euskal Herrian lanean bizitza galdu duten pertsonak. Izan ere, egun berean, Doneztebeko beste langile bat hil zen Sunbillan (Nafarroa), kamioi batera egurra kargatzen ari zela harrapatuta geratu zenean. Bigarrena ordu gutxian.

Langileek jasaten duten prekarietate latza salatu dute lantokiaren aurrean egindako kontzentrazioan: lan erritmo jasanezinak, jardunaldi amaigabeak, eta sektoreko hitzarmen nahiz prebentzio araudia betetzeari muzin egitea.

Gauzak horrela, prebentzio legedia betetzen ez den kasuetan kontrol eta jarraipen neurriak berehala ezartzea exijitzen dio ELAk Eusko Jaurlaritzari. Ildo beretik, lantokietan antolatzeko deia egin du.



 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.