2020-07-01 11:48
Enpresa-taldearen likidazio-fase honetan, MEKek eskaintza bat aurkeztu dio konkurtso-administrazioari, eta, horren bidez, interesa agertu du aipatutako enpresak erosteko, baina egungo 52 langileetatik 29rekin soilik, eta ez enpresa-hitzarmenean araututako lan-baldintza hauekin, baizik eta une horretako lan-baldintzak argi eta garbi okertzen dituen probintzia-hitzarmena aplikatuz. ELAk lanpostu guztiak eta egungo lan-baldintzak mantentzea eskatu du.

Ekainaren 25ean hasi zen kontsult aldia, eta konkurtso-administrazioak enpresa horietako 23 langile kaleratzea proposatu zuen. Horretarako, enpresa horiekin zuen lan-harremana amaitu nahi zaien langileen zerrenda bat aurkeztu zuen. Langileen legezko ordezkaritza Inyectados Gabiko ELAko 3 ordezkarik eta Galterreko ELAko ordezkari batek osatzen dute.

Egoera horren aurrean, ELAk honako hau eskatzen du:

  • Kaleratu nahi diren langileen zerrenda berehala erretiratzea, horrelako prozesu batek izan behar duen fede onaren aurka egiten baitu.
  • Egungo lanpostu eta lan-baldintza guztiei eustea.
  • Langileen legezko ordezkaritzaren eta MEK taldearen arteko elkarrizketa-prozesu bati ekitea, plantillen etorkizuna aztertzeko, bideragarritasun-plan batean eta etorkizuneko industria-proiektu batean oinarrituta.

Egoera horretan, ELAk dei egin die Inyectados Gabi eta Galter enpresetako langile guztiei enpleguari eta lan-baldintzei eusteko antolatzeko eta borrokatzeko. Lehen urrats gisa, elkarretaratzea iragarri du uztailaren 2rako, 11:30ean, MEK taldeak Mallabian dituen instalazioen aurrean (Polig. Goitondo 3).

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.