2020-01-03 11:09
Urtarrilaren 2an eraikuntzako langile bat hil zen Gasteizko Olarizu auzoan izandako istripu batean. Hildako langilea Araban egoitza duen Arnaiz Asc 21 enpresarentzat lanean ari zen. ELAk jakin ahal izan duenez, 54 urteko behargina hiru metroko altuera batean aldamio batean lanean zegoenean irrist egin eta erori egin zen.

2020a hasi denetik lehen lan istripu hilgarria da, baina eraikuntzaren sektorea, zoritxarrez, ezbehar-tasa altuko sektorea da eta hau lan-baldintza geroz eta prekarioagoen isla argia da. Egoera larri honen aurrean, langileen osasuna eta bizitzaren kontura kostuak aurreztea beste helbururik ez duen era honetako gehiegizko jardueren kontrako berehalako neurri publikoak exijitzen ditu ELAk.

Azkenik, ELAk bere babes eta elkartasuna adierazi nahi die hildakoaren senitarteko eta hurbilekoei, eta urtero 50 pertsona baino gehiagoren heriotza eragiten duen lakra honen aurka mobilizatzeko deia luzatzen du.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.