ARGIA.eus

2019ko apirilaren 22a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-04-15 09:50
ELAren Batzorde Nazionalak 2019ko Aberri Egunaren Adierazpena onartu du. ELAk borroka sindikal eta sozialen balioa goraipatu nahi ditu; izan ere, 'hor dugu duela gutxi izandako martxoaren 8ko greba feminista, edota pentsiodunen borroka luzea, Hego Euskal Herrian oihartzun handia duena'. ELAk aliantzen inguruko debatea hiru oinarriren gainean kokatzen du: lehena, mugimendu sindikalaren autonomiak ezker guztia indartzen duela, horrek kontraesanak eragingo baditu ere; bigarrena, aliantzak aliatu guztiak sendotzen dituela, eta lehiak, aldiz, ahuldu; hirugarrena, egungo fase neoliberalean ekintza sindikalak greba-kutxaren moduko interbentzio tresnak behar dituela, horiek gabe ezin baita prekarietatearen aurkako zinezko borrokarik egin. Sindikalismo abertzaleak borroka-narratibaren ekarpen egin dezake; mugatua izango da, baina oso positiboa.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.