2018-01-03 12:49

Enplegu zerbitzu publikoak gaur argitaratutako datuek Hego Euskal Herrian 163.279 pertsona langabezian izena emanda daudela erakusten dute. Hauetatik 91.077 emakumeak dira, % 55,8a. Bilakaerak erakusten du langabezia azken hilabetean 235 pertsonatan jaitsi dela, eta 12.939 lagunetan 2017an zehar.

Langabezia maila onartezina da hala ere. 163.279 langabetu daude Hego Euskal Herrian, eta langabezia tasa % 12,2koa da, 28-EBekoa baino 4,8 puntu altuagoa (% 7,4koa da). Soilik Espainiar Estatutak eta Greziak dute langabezia tasa altuagoa.

Langabezian daudenen egoera latza da. Langabetuen % 61,3ak ez du inolako langabezia saririk jasotzen (100.279 pertsonek). Eta kotizaziopeko langabezia saria soilik % 22,5ak jasotzen du.

Prekarietatea gero eta larriagoa da. Enplegu berri bat edo kontratu berri bat dutenen egoera ere gero eta okerragoa da: 2017an egin diren kontratu guztien % 92,9a behin-behinekoa izan da, eta azarora arte egin diren behin-behineko kontratuen % 50,6a hilabete bat baino denbora gutxiagorako egin da (obra edo zerbitzu, bitartekotasun kontratuak eta produkzioaren egoeragatik egindakoak kontuan hartuta).

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.