2019-05-15 16:39
“Non daude hemengo agintariek lotsagabe behin eta berriro aipatzen dituzten lan baldintza duinak, 900 euroko soldatekin?”, galdetu du Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak Donostiako Tabakalerako Ubikeko grebalariei elkartasuna adierazteko egindako elkarretaratzean; izan ere, 145 egun bete dituzte greban Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udalak entzungor egiten dieten bitartean euren eskakizunei.

Era honetan salatu zuen ELAren aurkako jarrera, bereziki Donostiako Udaletxearen aldetik. “Bileretara joatea galerazi digute, eta hori onartezina da”, azpimarratu du Lakuntzak. Kultura alorrean lanean aritzen diren langileekiko begirunea aldarrikatu du ELAko idazkari nagusiak. “Ekitaldi handietara begira daude. Ez diete axola prekarietatean, soldata mixerableekin bizi direnak”.

Tabakalerako Ubik mediatekak bost hilabete darama itxita. Egun guzti hauetan, zazpi bilera baino ez dituzte izan langileek eta enpresak. Tabakalerak, gainera, ez du bilera bakar batean ere parte hartu. Are larriagoa dena, ez da langileen eskakizun minimoetara gerturatzen den proposamenik jarri mahai gainean. Jarrera honek, inoiz baino gehiago, zalantzan jartzen du enpresak eta Tabakalerak gatazka honekin amaitzeko duten nahia.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.