2020-05-05 12:26
Enplegu Zerbitzu Publikoaren apirileko datuek erakusten dute 179.085 pertsona daudela langabezian izena emanda Hego Euskal Herrian, aurreko hilean baino 13.507 gehiago. Beraz, Langabezia %8,2 igo da Hego Euskal Herrian. Alarma egoera hasi zenetik, sei astetan 27.871 lanpostu suntsitu dira.

Langabeziak gora egin du, bai Nafarroan (3.077 pertsona), bai EAEn (10.430 pertsona). Horrek esan nahi du %8,1eko eta %8,2ko igoera izan dela, hurrenez hurren, martxoko igoeraren antzera. Urtetik urterako datuetan, 2019ko apirilarekin alderatuta, langabeziaren igoera %24,1ekoa izan da Nafarroan eta %19,9koa EAEn.

Langabezian eragin handiena izan duten sektoreak zerbitzuena (10.097 langabe gehiago) eta industria (1.736) izan dira.

Langabeziaren igoera hori, neurri batean, COVID-19ren pandemiaren aurrean enplegua defendatzeko hartu diren neurrien faltak edo beranduegi hartu izanak eragin du.

Aipatu behar da datu horiek enplegua galdu duten pertsonei buruzkoak baino ez direla, eta, beraz, gaineratu beharko litzateke Hego Euskal Herrian, aurrekoaz gain, 200.000 pertsona baino gehiago daudela kontratua etenda edo murriztuta, ERTE baten ondorioz.

"Orain, enplegua babesteko bermeak ezarri behar dira, eta kaltetutako langileak defendatzeko neurri sozialak hartzea nahitaezkoa da. Beharrezkoa da kalitatezko zerbitzu publikoak eta prestazioak sustatzea" azpimarratu du ELAk.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.