2022-07-26 09:43

Ekainean, Butroi Bizirik Transizioan Biosfera ingurumen taldeko kideek, tokiko garapen ekonomikorako Jata-Ondo elkarteak antolatutako lau irteera bideratu dituzte. Jata Ondoren jardueretako bat da bertako turismo iraunkorragoa garatzea, eta helburutariko bat da, jendeari ezezagunak diren herriak erakustea.

 

Antolatu ditugun irteerak iazko irailean eta urrian egin genituenen antzekoak izan dira, baina udaberri amaierako irteera hauek ez dira hain jendetsuak izan. Arrazoiretariko bat eguraldia izan zitekeen, baina horrek ez du dena azaltzen. Irteeren kostua euro bakarra zen, beraz, agian ez da urteko sasoirik egokiena,  agian udaberriaren hasiera hobea izango zen gutxienez hiru irteerentzako. Irteerei dagokienez, lehenengoa Loiun izan zen eta gaia gure parke eta berdeguneen kudeaketa jasangarria izan da.

Hurrengo egunean, Meñakan zehar ibilaldi bat egin genuen bertako hegaztiak ezagutzeko eta beraiek dituzten arazoak ezagutarazteko. Hurrengo astebururako Arrietan bertako tximeletak ezagutzeko irteera aurreikusi zen, baina eguraldi euritsua dela eta ezin izan genuen burutu. Hala ere, hurbildutako  jende gutxiri Bizkaian zein tximeleta ikus daitezkeen eta haien ezaugarri nagusiak zeintzuk diren azaldu zitzaien.

Azkenik, Urdulizen bertako lorak ezagutarazteko txangoa antolatu genuen eta eguraldi bustitxua izan arren bertaratutako familiek irteera interesgarri batez gozatzeko aukera izan zuten, zeinetan hasieran espero genuena baino azkenean askoz lore gehiago ikusi genituen. Lau irteeretan parte hartutako guztiek bertako lore, txori eta tximeleten fotokopiak jaso zituzten. Datorren urtean irteera berdinak errepikatu ahal izatea espero dugu. Eskerrik asko aurten bertaratu zareten guztioi eta  espero dugu etorkizuneko ekitaldi batean berriro ikustea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...