2021-08-19 10:50

Urbasa Bizirik talde ekologistak Urbasa-Andia mendilerroan aerosorgailuak jartzearen aurkako sinadurak biltzeko kanpaina hasi du. Jarraian, kanpaina honen arrazoia azaltzeko argitaratu duten testua jasoko dugu.

Capital Power enpresak 24 aerosorgailu instalatu nahi ditu Abartzuza, Allin, Ameskoa Behea, Gesalatz, Lezaun eta Deierri haraneko mendietan,  Aldane proiektua izenarekin eta beste 12 aerosorgailu Goñi eta Etxauri haranean, Kresada izenarekin.

Aerosorgailu horiek ia 200 metroko altuera hartzen dute, 121 metroko dorrea eta 70 metroko diametroa duten  hegalekin. Horrelako erraldoiak instalatzeko eta, ondoren, mantentzeko, pista erraldoien azpiegitura bat behar da.  Instalazio hauek biodibertsitatearen eragingo lukeen galera eta ikusizko inpaktua eta paisaian izango lukeen eragina  izugarria izango litzateke.

Proiektua hegazti migratzaileentzako igarobide batean kokatzen da, eta ugatza, sai edo sai zuria bezalako espezie babestuen bizitoki da, erroten presentziak asko kaltetuko lituzkeenak.

MANTENDU NAHI DUGU…

  • Herri-lurrak, gure inguruko abeltzaintza mantentzeko.
  • Kalitatea gure turismo-eskaintzan.
  • Gure ikuspegi edo bista zoragarrien edertasuna.
  • Gure bailaretako biodibertsitatea.
  • Bizi-kalitatean eta gure herrietan lan egiteko aukeran.

EZ DUGU AIRESORGAILURIK NAHI, GURE LURRA DEFENDA DEZAGUN.

Sinatu

La entrada Urbasa Bizirik talde ekologistak sinadura bilketa hasi du aerosorgailuen instalazioaren aurka se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...