2023-05-26 07:56

Urdaibaiko ingurune naturalera urreratuko gara datorren ekainaren 4an. Bertako bizilagunen eskutik haren balio naturalak ezagutzeko aukera izango dugu. Urdaibain, dakizuenez, sistema ekologiko interesgarriak daude: estuarioa, sistema karstikoa eta hondartzaz eta itsaslabarrez osatutako itsasertza. Bestealde, eremu honetako artadi kantauriar endemikoaren balio naturala ere azpimarratu behar da.

Urdaibai babes bereziko eremua da Eusko Legebiltzarrean onartutako lege bidez (5/1989 Legea). Gainera, Batasunaren Intereseko Leku (GKL) izendatu dute, NATURA 2000 Naturagune Babestuen Europako Sareko kide delako. Gaur egun, Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzeko prozesuan dago. Jarduera honetan, haren kontserbazio-egoera eta etorkizunean aurre egin beharko ditugun mehatxuak ezagutarazten saiatuko gara.

10: 00etan elkartuko gara Euskotreneko Ariz geltokian, Gernikara eramango gaituen trena hartzeko. Bueltako trena 17: 00ak aldera hartuko dugu.
Ibilbidearen luzera 10 kilometro ingurukoa da, joan-etorria. Ibilbidea zailtasun txikikoa da. Arropa erosoa, paseatzeko oinetakoak, edaria eta janaria eramatea gomendatzen da.

Plaza mugatuak, izena eman behar da hemenhttps://labur.eus/d1CKk, edo ekologia@sagarrak.org edo 613 163 167 helbidean, izena, abizena eta harremanetarako telefonoa adieraziz.

Helduak: 5 € (kontu zenbakia: 3035 0068 01 0681126228 Laboral Kutxa).

Izena emateko azken eguna: ekainaren 2a.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...