2021-03-13 13:01

Ekologistak Martxan Euskal Herria erakundeak Komunikazio Arduradun gisa lan egiteko pertsona bat kontratatu behar du, behean azaldutako baldintzetan.

Izangaien betekizunak:

Titulazioa: Kazetaritzako, Publizitateko eta Harreman Publikoetako edo antzeko Gradua

â€'Esperientzia komunikabideetan eta/edo komunikazio-kabineteetan.

â€'Euskararen hizkuntza-maila ahoz eta idatziz: PL3/EGA

Beste alderdi hauek baloratuko dira:

â€'Gizarte-erakundeetan esperientzia izatea.

â€'Beste hizkuntza batzuk jakitea.

Lanpostuaren eginkizun nagusiak:

â€'Komunikazio-planaren garapena eta jarraipena.

â€'Ekologistak Martxan Euskal Herriko barne-komunikazioko protokoloak ezartzea eta koordinatzea.

â€'Sare sozialak aldizka eguneratzea: Facebook, Twitter, Youtube, Instagram, etab.

-Ecologistas en Acción komunikazio-taldearen bileretan parte hartzea.

â€'Ekologistak Martxanen gaurkotasun gaien jarraipena.

â€'Edukiak sortzea, informazioa zabaltzeko sistemak administratzea eta kudeatzea (bloga/webgunea). Jarduera interesgarriei lotutako eduki grafiko errazak (grabazioak, edizioak, etab.) hautatzea eta sortzea.

â€'Edukiak euskarara itzultzea (ezinbestekoa denean bakarrik). Hasiera batean, batzordeak/arloak izango dira testua bi hizkuntzetan erraztuko dutenak edo, beste kasu batzuetan, enpresetara itzultzeaz arduratuko direnak.

â€'Aurkezpenak, prentsaurrekoak eta elkarrizketei buruz aholkuak ematea, prestatzea eta abiaraztea.

â€'Kanpaina eta/edo komunikazio-ekintza propioak eta Ecologistas en Accion Konfederazioarenak kudeatzea.

Lan-baldintzak:

â€'Urtebeteko kontratua, luzagarria.

â€'Hilabeteko probaldia.

â€'Ekologistak Martxanen baremoaren araberako soldata.

â€'6 orduko eguneko lanaldia.

-Lantoki nagusia: Ekoetxea (Pilota kalea 5, Alde Zaharra, 48005,  Bilbo)

Kurrikulumak jasotzeko epea 2021eko apirilaren 11n, igandea, 24:00etan bukatuko da. Bidali kurrikulumak bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera, mezuaren izenburuan ‘Komunikazio Arduraduna” erreferentzia adieraziz.

La entrada Lan eskaintza: Komunikazio Arduraduna se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...