2022-06-14 08:58

2018an, Sagarrak-Ekologistak Martxanek, Kareaga Auzo Elkartearekin batera, Basauriko El Kalero auzoa eta Montefuerte lotzen dituen pasealekuaren ertzean zuhaixka eta zuhaitz autoktonoekin landare-heskai bat sortzeko proiektuari ekin zioten. Ekimen hori oinez eta bizikletaz asko ibiltzen den eta, batez ere, espezie inbaditzaile akazia faltsua populatzen duen eremu batean babes-hesi bat sortzeko beharra antzeman zenean sortu zen. Zailtasunak zailtasun (malda handia, landatzeko tarte txikia), urte hauetan zehar, eta gure ingurumen boluntarioen jardunaldietara joan diren herritar askoren laguntzarekin, bertako zuhaixka eta zuhaitz espezieen 1.500 ale baino gehiago landatu dira (lizarrak, adarkiak, intsusak, bonetariak, endrinoak, ereinotzak, elorriak).

Iaz, Basauriko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko Arte Grafikoen Heziketa Ziklotik, jarduerarekin elkarlanean aritzea proposatu zuten, serigrafiako hainbat teknikaren bidez, Sagarrak elkarteak antolatutako kanpainetako bati buruzko kartel bat diseinatuz, eta landaturiko zuhaitz eta zuhaixka espezieei buruzko informazio-kartelak egiteko aukera ona zela erabaki zen. Lankidetza hori joan den igandean, ekainaren 5ean, Ingurumenaren Mundu Egunean, kaleratu zen,  kartel horiek pasealekuaren hasieran eta amaieran ipiniz.

Elkarte Ekologistatik eskerrak eman nahi dizkiete Basauriko OLHUIko Kristina Gutierrez Berneti bere eskaintzagatik, eta Peñaskal Kooperativako Aroztegi Sektoreko Almudena Quintanillari eta Cesarri, kartel horiek egiteko materialak eta materialen aholkularitza teknikoa emateagatik. Eta, jakina, eta bereziki, Arte Grafikoetako Heziketa Zikloko ikasleei, beren lankidetzagatik eta ilusioagatik eta gure herria seguruagoa eta iraunkorragoa izan dadin lagunduko duen ekimen honetan parte hartzeagatik.

La entrada Kartel berriak El Kalerotik Montefuertera pasalekuan, Basauri naturalizatzeko elkarteen, diseinu grafikoko ikasleak eta boluntarioen arteko lankidetzaren emaitza se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...