2022-09-13 07:25

Beste urte batez, Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza (ISF-MGI), UPV/EHUrekin batera, Garapena, Lankidetza eta Trantsizio Ekosozialerako Teknologiak” izeneko Mintegia antolatu du Bilboko Ingeniaritza Eskoalan, Bizkaiko Irakaskuntza Teknikoetan Garapenerako Sentsibilizazio eta Hezkuntza proiektuaren esparruan eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.

XXIII. edizioa 2022ko azken hiruhilekoan egingo da, urriaren 7tik abenduaren 16raino, ostiralero arratsaldez. Saio horiez gain, Ekologistak Martxan kolaborazioarekin, ibilaldi bat egingo da jardunaldietan landutako gaiak sakontzeko.

 

Jardunaldi hauen bidez, mintegiaren planteamendua Trantsizio Ekosozialari eta Garapenerako Lankidetzari buruzko oinarrizko elementuak eskaintzea da, eta dauden desberdintasunen panoramari buruzko kontzientzia kritikoa sortzea, genero-desberdintasuna eta arazoak barne, bai Hego Globaleko, bai Ipar Globaleko herrialdeetan.

Horretarako, jendarte zibileko eta Bizkaiko Lankidetzako erakundeetako hainbat ordezkarik parte hartzen dute. Parte hartzeko eta eztabaidatzeko metodologiekin saioak planteatzen dituzte, genero-ikuspegia agerian jartzen dute eta planteatutako gaietan sakontzeko material osagarria ere jasotzen dute.

Ekologistak Martxanek  urriaren 22an parte hartuko du, Eduardo Renovalesen eskutik, Artxanda mendian ibilbide ekologikoa antotatuz, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte.

Mintegirako izen-emateak urriaren 6ra arte egongo dira zabalik. Hauek info.bilbao@euskadi.isf.es helbide elektronikoaren bidez egin daitezke edo 94 601 72 26 telefono-zenbakia deituz.

Egitaraua osoa ikusteko eta Informazio gehiagorako: https://euskadi.isf.es/mintegia/?lang=eu

Animatu zaitez eta parte hartu!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...