2022-01-25 12:10

Artxandatik ibilbide ekologikoa (Bilbo): bioaniztasuna, mehatxuak eta kudeaketa

Artxanda mendira gerturatuko gara, balore natural handienetarikoa duen Bilboko txokora, eta bertatik hasi eta Sondikako Ola auzorarte ibilbide gidatu bat burutuko dugu. Gidaria Eduardo Renovales (Ekologistak Martxan) izango da. Geldialdi ezberdinak egingo ditugu inguru honetako natura eta hainbat historia ezagutarazteko.

Ekimen hau Aldaketaldia 2022an kokatuta dago

Ibilbidea: 9:45 Bilbo (Funikular plaza) – 10:00 Funikular – 10:30 Artxandako begiratokia – San Roke ermita, atsedenaldia – 13:59 Ola (Metro – Euskotren-eko 3. linea) – 14:02 Matiko – 14:05 Zazpikaleak

• Hasiera: Urriak 23, larunbata, 9:45etan

• Lekua: Funikular plaza

• Itzulera: 14:05etan gutxi-gorabehera (Zazpikaleak)

Joan-etorria: funikularrean, oinez, metroz.

Ibilbidearen luzera: 3 km baino gutxiago. Zatirik haundiena asfaltatuta dago.

Musukoa beharrezkoa elkarrekin gauden bitartean,

Eramateko gomendagarria: mendiko botak, arropa egokia, edaria, jateko zerbait.

Saihestu kontaktu fisikoa eta, ahal den neurrian, mantendu gainerako parte-hartzaileekiko distantzia.

Izena-emateko edo informazio gehiagorako idatzi bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera, otsailaren 11ko 12:00ak arte (ostirala).

Antolatzaileak : Ekologistak Martxan, Federación Asociaciones Vecinales de Bilbao, Auzokoa Herrikoi Elkartea eta  Herri Bideak Kate Barik Elkartea

La entrada Ekologistak Martxanek ibilbide ekologikoa antolatu du Artxandan zehar Aldaketaldia 2022 ekimenaren barruan se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...