2023-02-09 11:03
  • Erakunde ekologistak nabarmendu du kontraesana zegoela giza kontsumorako urei buruzko Europako eta Espainiako araudian HCH-Lindano balioak lurrazaleko uretarako ezarritakoak baino 2,5 gehiago izatea
  • Azpimarratu dute beharrezkoa dela botilako urari buruzko legeria parekatzea, iturriko urari dagozkion muga-balioak aplikatuz, paradoxa hori zuzentzeko

Joan den urtarrilaren 10ean argitaratu zen 3/2023 Errege Dekretua, giza kontsumorako urari buruzkoa. Lege-aldaketa horrek babes handiagoa bermatzen du “gure iturrietako urari dagokionez”. Ekologistak Martxan-ek hamarkadak daramatza giza osasuna bermatuko duen ur bat lortzeko borrokan, eta araudi berri hori indarrean jarri izana ospatzen du. Aldi berean, zoriondu egin ditu “Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa eta Osasun Ministerioa, posible egiteagatik”. Hala ere, erakunde ekologistaren bozeramaile Javier Vazquezek ohar negatiboa eman dio Kontsumo Ministerioari, eta kexu da “botilaratutako urari dagokionez gauza bera egin ez duelako”.

Errege Dekretu hau onartu arte, “kontraesan argia zegoen giza kontsumorako urari dagokionez”. Izan ere, giza kontsumorako uretan baimendutako plagiziden hondakinen mugak ibaien eta lurpeko uren osasuna bermatzeko baimendutakoak baino handiagoak ziren. Kontraesan hori nabarmena da lindanoaren kasuan; izan ere, “intsektizida bat izan zen, eta gaur egun kutsatzaile toxiko arriskutsu bat da, Espainiako hainbat eremutako lurrean eta uretan irauten duena, besteak beste, Barakaldoko udalerrian”.

Ildo horretan, onartu berri den 3/2023 Errege Dekretuak Europako araudia baino urrats bat harago ematen du, eta, giza osasuna babestearen aldeko apustuan, bi muga ezartzen ditu kontsumorako uretan pestizidei dagokienez, gure iturrietatik ateratzen denari dagokionez: “jada ezaguna den 0,1 µg/litroko muga baimendutako plagizideentzat, eta berria, eta ziurrenik bakarra Europar Batasunean, 0,03 µg/l-koa baimendu gabeko plagizidentzat, hala nola lindanoarentzat”.

Araudi hori onartzea, Ekologistak Martxan-en ustez, “lehen urrats on bat da”, baina oraindik lana dago egiteko. Vazquezek espero du “Kontsumo Ministerioak gaia landuko duela eta botilako uraren araudian mantentzen den paradoxa eta kontraesan hori zuzenduko duela. Askoz ere seguruagoa da ura pitxerrean botilan baino”. Era berean, ekologistek “araudia autonomia-erkidego guztietara eramateko eta betetzen dela kontrolatzeko” eskatu dute.

 

Argazkia: JonasKIM Pixabay

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...