Urriaren 4an egindako kontzentrazioan adierazi dugun bezala, elektrizitatearen prezioak gure gizarte osoa zeharkatzen du: edozein igoerak gainerako jarduera, ondasun eta zerbitzuen prezioei eragiten die, haien izaera edozein dela ere. Baina ez digute neurri berean eragiten pertsona guztiei. Emakumeek neurri handiagoan pairatzen dute pobrezia energetikoa. Adingabeak ardurapean dituzten emakumeak, haurrak eta nerabeak. Mendekotasuna duten pertsonak. Etxe batek faktura energetikoak ordaindu ezin dituenean, pilatu egiten dira. Horrela, bizitza duin bat garatzeko zailtasuna areagotuz doa: ezinezkoa bihurtzen da zorpetzearen eta prekarietatearen gurpiletik irtetea. Faktura energetikoa, elektrizitatearena bereziki, egiturazko pobreziaren oinarrietako bat da.
Hori dela eta, argiaren eta beste energia-iturri batzuen (butanoa, gasa…) igoera geldiezinak erakunde ekologistei, auzo elakarteei eta mugimendu sozialei indarrak batzera behartzen gaitu, gobernuari eta oligopolio elektrikoaren konpainiei gehiegikeria horren aurkako neurri eraginkor eta errealak eskatzeko.
Gobernuak neurri batzuk hartu ditu, baina gaur egun ez dira nahikoak, argiaren prezioek marka historikoak ezartzen jarraitzen baitute.
Ekologistak Martxan erakunde ekologistak eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak, pentsionisten mugimenduak lagunduta, salaketa ekintzak antolatu ditugu.
Gure ustez, beharrezkoa da aurrera egiten jarraitzea eta oligopolio elektrikoa modu argian salatzea, gorakada galantaren eragilea eta onuradun nagusia baita, eta herritarrei, oro har, kalte handia egiten baitie.
Gure ustez, beharrezkoa da igoera hori gelditzea, eta, horretarako, Estatuko Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak benetako neurri eraginkorrak hartu behar dituzte oligopolio elektrikoaren aurka.
Hona hemen premiazko neurri batzuk:
Energia eskubide gisa aldarrikatzen dugu, eta ez negozio espekulatibo gisa.
Horregatik, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak eta Ekologistak Martxan-ek dei egiten diegu erakunde ekologistei, sindikalei, feministei, gazteei, pentsiodunei eta gizarte-erakundeei deialdi hau eurena egitera eta URRIAREN 7AN, 19:00etan, IBERDROLA DORRETIK denok batera manifesta gaitezen Bilboko kaleetaik zehar.
Bilbon, urriaren 4an.
Atxikimenduak:
La entrada Ekologistak Martxan taldeak eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak tarifaren aurkako manifestazioa egingo dute ostegun honetan Bilbon se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.