2022-08-05 07:36

Barakaldon doako bizikleta ibilaldi bat egin nahi duzu? Ekologistak Martxan, Biraka, Agharas eta Barakaldoko Udalak doako ordubeteko ibilbideak eskaintzen dizkizute udalerriko hainbat auzotan irailaren 15era arte.

‘Bizikletaz, adinik gabe eta oztoporik gabe’ ekimenaren helburu nagusia, beren kabuz, adinagatik edo dibertsitate funtzionalagatik bizikletaz joan ezin dutenei plazera itzultzea da. Helburu horrekin batera, proiektuak bizi-kalitate hobea eskaini nahi die pertsonei, parte-hartzearen, belaunaldien arteko lankidetzaren eta hiri-mugikortasunaren bidez.

Ibilbideak, gainera, aukera ematen die gozatu nahi duten pertsonei udalerriak urteetan zehar izan dituen hirigintza-aldaketak bertatik bertara ezagutzeko, baita bizi ziren auzoa ezagutzeko ere. “Pertsona guztientzako hiria egin nahi dugu; gizarte-harremanak sustatu, historiak kontatuz, eta belaunaldien arteko loturak hobetu”, azaldu dute bultzatzaileek.

Informazio gehiago nahi baduzu eta ibilaldietan izena eman nahi baduzu bisitatu esteka hau.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...