2022-06-20 14:00

Manifestazioa Larramendiko Arnasa plataformak- Ekologistak Martxan laguntzen duen ekimena- antotatu zuen igande honetan. Ehunka pertsona bildu ziren bertan, Valogreene Paper BC SL enpresak Larramendi industrialdean sustatutako paper-hondakinak tratatzeko planta bat jartzeagatik protesta egiteko.

San Martin plazatik abiatuta eta ‘Erraustegirik ez!’ Lelopean, manifestazioa 12:30ean abiatu zen, proiektuaren aurkako eta ‘Tapia Legearen’ aurkako leloak zeramatzaten pankarta ugarirekin.

Mobilizaioaren ostean, taldeko kideek hitza hartu zuten hitza. Sei arrazoi eman zituzten proiektua aurera atera ez dadin. Alde batetik, jarduera ez dela “bateragarria” indarrean dagoen Hiri Antolamenduko Plan Orokorretik eta Larramendi Sektoreko Plan Partzialetik eratorritako hirigintza zehaztapenekin. 

Bestetik, “isilpean” landutako proiektua dela esan zuten: “Ezkutatu egin dituzte, adibidez, tratatu beharreko hondakinen protokoloa, erabiliko diren ekipo teknikoak edo kare produktuen irtenbideak” adierazi zuten.

Bestalde, Ingurumen azterketak “akatsak” dituela ere adierazi zuten. “Ez dira aztertzen berotegi-efektuko gasen isuriak, airearen kalitatea, sintesi-gasaren kontrolik gabeko erretzearen ondoriozko leherketa arriskuak, ezta inpaktu akustikoak ere.

Alderdi teknikoagoei erreparatuta,  azaldu zuten 592.000 tn/urtean ke isuriko dituela, 8.000 tn/urtean “hondakin arriskutsu” sortuko dituela, 90.000 tn/urtean “ur zikin” isuriko dituela eta 10 tn/urtean merkurio isuriko dituela airera.

Horri lotuta, salatu zuten ebazpenak ez duela baloratzen “jarduera nagusia”: “Lohiak erraustu ondoren, errautsetatik kaltzio karbonatoa berreskuratzea ez da jarduera nagusia. Izan ere, urtean 150.000 tona paper-lohi sartzetik 27.600 tona kare harri baino ez lirateke irtengo, metal astunez kutsatua gainera”.

Bukatzeko ohartarazi zuten enpresak ez duela “inolako esperientziarik” sektorean. “Prototipo bat besterik ez du garatu. Bergarako pirolisi-instalazioa bere lehen esperientzia izango litzateke”, diote.

 

 

 

La entrada Bergaran Larramendiko Erraustegiaren kontrako mobilizazio jendetsua egin dute se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...