2022-04-26 10:38

Gizakia da ingurune naturala maila globalean aldatzeko gai den animalia bakarra. Adibideak, zoritxarrez, soberan daude mundu osoan zehar. Eta ez da urrutira joan behar baten bat aurkitzeko.

Makatzak Arratiako Ekologistak elkarteak salatzen duenez, Bizkaiko bihotzean, Lemoa eta Bedia artean, harrobi batek Apario mendiaren ipar isurialdea jaten joan da  gailurreraino irentsi arte, inork eta ezerk erremediorik jarri gabe.

Eta Aparioa ez da, hain zuzen, mendi muino anonimo bat. Bere kareharrizko gailurrak Mandoia mendilerroa (Zeberio) eta Ibaizabal bailararen artean zegoen artadi kantauriar garrantsitsuena (eta ia geratzen zen bakarra). Orain, gizakiak sakonki aldatutako espazio naturala bihurtu da, eta artadia, pagoa, haritza bezalako espezie autoktonoak suntsitu dituena pinus insignisekin ordezkatzeko.

Oraindik, artadi bat geratzen zaigu…  bainanoiz arte?

 

 

La entrada Apario, harrobi batek bere tontorra lapurtu zion mendia se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...