2019-06-06 09:43

Agortu dira azaroaren 9rako sarrerak

  • Azaroaren 9an Eibarreko Sosola baserrian egingo den Baserriko Uztarako sarrerak agortu dira dagoeneko. Antolakuntza aldetik saiatu gara alternatibak eskaintzen baina gainezka egin du izen-emateak. Barkamenak kanpoan geratu zareten guztioi, baina oraindik badago lekua beste saioetarako! Ez geratu sarrerarik gabe!

Ekainaren 15ean Olatz Salvador duo formatuan izango dugu!

  • Ekainaren 15ean Anuzitako (Araba) Beltzitina baserrian izango den kontzertuan Olatz Salvador artista Jagoba Salvador gitarjolearen laguntzarekin arituko da.
  • Duela urtebete aurkeztutako Zintzilik diskoaren ukitu elektronikoak gehituko dizkio bikoteak.
  • Etxaldeko bisita, kontzertua eta bazkari agroekologikorako txartela 20 eurokoa da (gaztetxoak 12 euro). Izena emateko baserrikouzta@gmail.com helbidera idatzi behar da, tokia mugatua baita.

Ezagutu ekainaren 15eko protagonistak

 

Olatz Salvador

Donostiar gazteak bere lehen lana aurkeztuko digu. Doinu eder eta letra sakonekin txundituko gaitu.

Ikusi bideoa »

Beltzitina mermeladak

Anuzitan (Araban) mermelada ekologikoak ekoizten dituzten Xabier eta Amparo ezagutzeko aukera izango dugu.

Ikusi gehiago »

 

 

logoak

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara. Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditugu, baita herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute. Zer bultzatzen dugu? Agroekologian oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta: Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.