ARGIA.eus

2020ko apirilaren 04a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara. Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditugu, baita herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute. Zer bultzatzen dugu? Agroekologian oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta: Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.
2019-01-17 08:00

?

Ekolurra aldizkariaren 62. alean argitaratuta
2018ko negua
www.eneek.eus

Ioritz Igarataundi Arregi eta Aiora Etxeberria Iturralde

Komuntzo Baserria, Izarraitz auzoa
Azpeitia (Gipuzkoa)
Tel. 618225277
ioritzigara@gmail.com

Esnetarako ardien hazkuntza. Barazkiak. Sagardorako eta jateko sagarra. Mamia. Ardi esnea ontziratua.

San Andres eguneko goiz eguzkitsuan daukagu hitzordua Komuntzo baserriko Ioritz eta Aiorarekin. Azpeitiko herri barrutik 300 metro eskasera dago Komuntzo, baina malda igotzen hasi eta berehala badirudi zibilizaziotik mendira egin duzula jauzia. Eskuinera, malda leunxeagoa duen soro ederrean, barazki-mota ezberdinekin osatutako koadro koloretsua; ezkerrera, ardi latxak eta manexak beraien adarrekin 'ieup!' esaten dutela dirudi, Izarraitzeko harritzarraren malda pikoak enmarkatuta. Famili ekoizpen dibertsifikatua da Komuntzo, baserriaren dimentsio guztiak hartzen dituena: abeltzaintza, baratzezaintza, transformazioa, eta baita komertzioa ere, ukuilu ondoan prestatu duten dendatxoan.

Fraisoron basozaintza ikasketak eginak, lorezaintza lanetan aritu zen tarte batean Ioritz, gustukoago zuen familiaren baserriko landak mantentzeko osabak zeukan artaldetxoarekin aritzea. Hala, duela 5 urte erabaki zuen artzaintza ofizio egitea. Urtebete lehenago osaba zendu zenean, herentzian jaso zituen 40 inguru adardun latxa eta manex ederrak. 'Nafarroatik eta Iparraldetik ekarri zituen bere garaian. Guk artaldea mantendu eta handitu dugu: orain 105 dauzkagu'.

Aiorak, bere aldetik, musika irakasle-ikasketak egin zituen, baina ez zen gelako arbeletan luzaro ibili, 'egun bat, edo, egin nuen. Ikasketak amaitu eta ia segidan Sakona etxalde agroekologikoaren proiektura batu nintzen. Baserrian jaioa izan ez arren, Aizarnazabalgo gurasoen txabolan beti ezagutu ditut baratza, oiloak… gustoko nuen, eta profesionalki honetara dedikatzea erabaki nuen'. Hori duela 3 urte izan zen.

Egun, Sakonako proiektuaren oinarri guztiak tokian daude: 120 ardirentzako korta, esnekiak eta begetalak eraldatzeko gela, 1800 m2 negutegi (600 m2 propietatean eta gainontzekoak errentan), 1,5 Ha baratze aire librean, eta denda. Eta Alaia. Gaztetasunaren indarra.

Komuntzo baserria
dav

29 eta 26 urterekin, gazteak zarete oraindik baina dagoeneko ibilbide luzea daramazue. Oso azkar egin duzue guztia, ezta?

Bai, egia esan azkar joan da guztia. Esan beharra dago familiaren laguntza ezinbestekoa izan dela, bai inbertsioak egiterakoan, inbertsio potentea baitago hemen, eta baita lanak aurrera ateratzerakoan ere (oraindik ere ezinbestekoa da, asteburuetan jende piloa batzen baita guri laguntzera!). Gaztenek laguntzek planteatzen duten 5 urteko epea baliatu nahi genuen proiektuarentzat pentsatuta geneuzkan inbertsioak egiteko. Egin ditugu, eta alde horretatik gustura gaude. Baina beste aldetik, gauzak azkar egiteko presio horrek agian behar beharrezkoa ez duzun gastu handiren bat egitera eraman zaitzake. Baserri ekoizpen baten oreka ekonomikoa ondo pentsatutako inbertsiotan oinarritu behar da, bestela kredituak itotzeko arriskua dago. Gaztenek-ek tarte luzeagoa planteatuko balu, ziurrenik beste patxada batekin egingo genituen inbertsioak, apur bat zoramena izan da momentu batzuetan. Zenbait laguntzei uko ere egin diegu: pentsatu genuen aurrerago egitea bageneukala. Behintzat orain proiektuaren oinarri guztiak ezarrita dauzkagu eta aurrera begiratzeko moduan gaude.

Oso ekoizpen dibertsifikatua duzue. Moldatzen zarete urtean zehar?

Argi geneukan baserritik bizitzeko dibertsifikatu beharra zegoela. Biok proiektura batu ginenean, ardiei beste ekoizpenen bat gehitzeko beharra ikusi genuen, eta hor ekin genion baratzezaintzari ere. Dibertsifikazio orekatua bilatzen dugu, ezin esan printzipalki abeltzainak edota baratzezainak garenik, biek dute antzeko pisua. Sasoi batzuetan zoramena bilakatu daiteke, baina saiatzen gara bi ekoizpenen pikoek bat egin ez dezaten. Adibidez, arkumeak aurreratzen ditugu, gero udaberrian baratzean denbora gehiago sartzeko moduan egon ahal izateko.

Arkumeak aurreratzeko beste arrazoi bat izaten da eguberri sasoiko eskaria aprobetxatzea.

Guk ez dugu horregatik egiten. Berez, arkumeak urtarrila bukaeratik aurrera etorri beharko lirateke, negua aurreratuagoa dagoenean. Horrela, ardiak beraien kumeekin belardietara ateratzen direnean belar nahikoa dute elikatzeko. Arkumeak aurreratzeak pentsu-gastu handiagoa dakar, eguraldiarengatik zailagoa izan daitekeelako artaldea zelaietan egotea, eta dagoen belar apurra ez delako nahikoa amak elikatzeko. Baina, hilabete bat aurreratuta, baratzean aktibitate gutxiago dagoen sasoian esnearen eraldaketa eta merkaturatzea hobeto antolatu ditzakegu. Gero, martxotik aurrera, ardien lana jaisten da eta baratzean indar gehiago jarri dezakegu. Arrazoi komertzialengatik baino, antolakuntza kontuengatik aurreratzen ditugu guk arkumeak.

Maneiatzen duzuen baratze eta aziendarekin, lortzen duzuen ekoizpena merkaturatzen ere lanak izango dituzue, ezta?

Sare anitza sortu dugu merkaturatzeko: otzarak banatzen ditugu Donostiako Ulia auzoan sortu zen talde bati. Getaria, Zarautz, Aizarnazabal, Zestoa eta, noski, Azpeitian ere banatzen ditugu. Guztira, 58-65 artean dira astearen arabera, izan ere, nolabaiteko malgutasuna ematen diegu; ez dugu eskatzen urte osoan astero otarra hartzea, oporraldietan jai egiteko aukera izaten dute aurretik jakinaraziz gero. Konturatu gara, era horretan, konpromiso maila handiagoa hartzen dutela. Esan beharra dago, halere, ia familia guztiek astero hartzen dutela saskia. Azpeitiko azokan, berriz, bi egunez egoten gara: astearte goizetan eta ostiral arratsaldetan. Horrez gain, Azpeitin 2 dendetara eta Zarautzen beste 2tara eramaten ditugu gure produktuak eta gure etxaldeko dendatxoa larunbat goizetan irekitzen dugu.

Zenbat denbora eskatzen dizue, astero, merkaturatzeak?

Denbora asko dedikatzen diogu merkaturatzeari, denbora gehien horrek kentzen digula esatera arriskatuko nintzateke, eskariak prestatu eta banaketak egiten. Ia egunero dugu banaketa: dendetara astelehen, asteazken eta ostiraletan egiten ditugu, otarren banaketa astelehen eta asteartetan. Azokara astearte eta ostiraletan jaisten gara eta etxaldeko denda txikia larunbatetan irekitzen dugu. Horri azoka berezi batzuek ere gehitu behar zaizkio… Guretzat merkaturatzea, baserrian lana egitea bezain garrantzitsua da.

Lantegi txikitxoa ekipatu duzue esnekiak eta kontserba begetalak egiteko. Zaila izan da osasun baldintzak betetzea?

Ba gure kasuan zaila baino gehiago denbora dedikatu beharra suposatu digu , gehienbat paper kontuekin, osasun baldintzen flexibilizazio arauen arabera diseinatuta dago  lantegia eta arau berriak zirenez gehienentzat, buruauste batzuk pasa ditugu, hala eta guztiz, Leartikerrekin lanean ari gara duela 2 urtetik eta horrek lana asko erraztu digu. Beraiek lagundu ziguten papeleo guztiekin, eta gure produktu eraldatuen garapena lantzen ari dira. Orain mamiaren iraungipena luzatzeko ikerketan dabiltza. Aurreko kanpainan gehienez 5-6 egun iraun zezaketen, baina hori hotzaren katea akatsik gabe mantenduta. Dendetan askotan galdu egiten zitzaizkigun. Aurten agar-agar gehituta probatuko dugu honekin iraungipen data asko luzatzea espero dugularik.

Azpeitiko azoka eraberrituak duela urtebete ireki zituen ateak, kontzeptu berriak azoka tradizionalera gehituz herritarrak erakartzeko helburuarekin. Erabiltzaileak zareten heinean, nola ikusten duzue azokak hartu duen martxa?

Oso ondo doa. Gu oso pozik gaude Udalak hartutako erabakiarekin eta proiektu guztia dinamizatzeaz arduratu zen Alain Sabalzarekin. Proiektura nagusi zein gazte, azokako erabiltzaile guztiak batzea lortu zuen. Lan ikaragarria egin zuen eta gaur egun ikusten da emaitza: sekulako giroa dago plazan, jende asko biltzen da, adin guztietakoak. Baserritarrak balorean jarri gaituzte, toki erosoan gaude… oso pozik gaude. Ahaztu gabe jadanik 5 lanpostu sortu direla azokako Elikagunea kudeatu eta dinamizatzeaz arduratzen den Artxara kooperatiban. Elikaguneak inguruko baserritarrok gure produktuak saltzeko bidea zabaltzen digu, bertan ekoitzitako elikagai oro saltzea ahalbidetuz eta noski, herritarrei egunero tokiko elikagaiak kontsumitzeko aukera eskaini. Elikadura azpeitiar askoren eguneroko eztabaidagai bilakatu da azokaren planteamendu berriarekin.

Zer da azoka zuentzat?

Azokak bezeroarekin harreman zuzena ematen digu, jendearen nahiak, gustuak, ohitura…ezaguaraziz eta hori bezain garrantzitsua den beste zerbait: baserritarrok elkar ikusteko eta egunerokotasunean dauzkagun arazoak partekatzeko aukera. Hasieran ez genuen joan nahi, orduko ekoizpenarentzat bageneukalako salmenta sare nahikoa, eta denbora gutxi soberan. Baina Ioritzen gurasoek lata handia eman ziguten eta azkenean animatu ginen. Orain, azoka utziko genuke azkena.

Zuen adineko gazteek zuek duzuenaren bestelako bizimodua dute. Zer moduz daroazue hori?

Egia da batzuetan markatuta zeneukan planen bat izorratu ahal zaizula. Guk sekulako zortea dugu, familiaren laguntza handia daukagulako. Hasi ginenetik, urtero hartu ahal izan dugu astebete bat, eta bestela ere saiatzen gara denbora ateratzen. Lagunek ez dute ulertzen, baina hori da gizartea horrela antolatuta dugulako. Entzun behar izan ditugu hainbat 'nora zoazte baina!' eta horrelakoak. Baina beste aldetik etxetik kristoren laguntza izan dugu hasieratik. Hori segurantza handia da.

?

?

[FR]

Ferme Komuntzo
Maison agroécologique Sakona

Ioritz Igarataundi Arregi et Aiora Etxeberria Iturralde

Ferme Komuntzo, Quartier Izarraitz
Azpeitia (Gipuzkoa)
Tél. 618225277
ioritzigara@gmail.com

Élevage de moutons pour le lait, légumes, pommes à manger et pour le cidre, caillé, lait de brebis en bouteille.

Komuntzo se trouve à un peu plus de 300 m du centre urbain d'Azpeitia, sous les roches d'Izarraizpe, mais elle semble être en dehors de la civilisation. Komuntzo est une ferme de production diversifiée : élevage, potager, transformation et commerce.

Ioritz a hérité d’un troupeau de son oncle et l’a maintenu et agrandi. Aiora a étudié musique, mais la ferme l'a plus attirée.

Le projet de Sakona se consolide de plus en plus :  enclos pour plusieurs moutons, transformation de produits laitiers et de légumes, serre de 1 800 m2, un hectare et demi de potager, magasin… et Alaia, la force de la jeunesse.

Vous avez 26 et 29 ans, mais vous avez déjà réalisé un parcours important.
Tout a été très vite. Nous devons reconnaître que l’aide de la famille a été essentielle. Nous avons profité des subventions de 5 ans de Gaztene et nous sommes satisfaits ; mais des délais aussi courts peuvent vous amener à faire de mauvaises dépenses, et si Gaztene nous avait donné plus de temps, nous aurions pu faire les choses plus calmement.

Votre production est très diversifiée. Comment vous organisez-vous pendant l’année ?
Nous savions clairement que pour pouvoir vivre de la ferme, nous devions nous diversifier. Nous avons une production équilibrée d’agriculture et d’élevage, et nous faisons en sorte que les pics des deux secteurs ne coïncident pas. Avancer la naissance des agneaux signifie dépenser plus en alimentation, mais cela nous compense lorsque nous passons du temps dans le potager au printemps.

Avec le potager et la ferme que vous avez, cela doit être difficile de vendre tout ce que vous produisez…
Nous avons réussi à créer un réseau très diversifié pour le marché : Ulia, Getaria, Zarautz, Azpeitia… Nous offrons une grande flexibilité lors de la réservation de paniers. Nous travaillons également avec quatre magasins, nous allons au marché deux jours et nous ouvrons le magasin de notre ferme le samedi. Nous oserions dire que le marché est ce qui prend le plus de temps.

Vous avez mis en place un petit atelier de fabrication de conserves de produits laitiers et de légumes. Cela a-t-il été difficile de vous conformer aux règles sanitaires ?
Cela nous a provoqué quelques tracas, mais travailler avec Leartiker nous a beaucoup simplifié les choses. À présent, ils sont en train d'étudier comment allonger la date d’expiration du caillé. L’année dernière, il se maintenait 5-6 jours (si la réfrigération était bonne), et nous allons maintenant essayer en mettant de l’agar-agar.

Comment évaluez-vous le marché d'Azpeitia ?
Nous sommes très contents de la mairie. Ils ont fait du bon travail et cela se voit dans l’atmosphère de la place. Sans oublier que cinq emplois ont été créés à Elikagunea, ce qui nous permet, aux producteurs, de vendre nos aliments chaque jour. Sur le marché, nous avons une relation directe avec les consommateurs et c’est un point de rencontre entre baserritarras (agriculteurs).

Les jeunes de votre âge ont un autre style de vie. Comment le vivez-vous ?
Il est vrai que parfois certains projets se compliquent, mais nous nous sentons très chanceux. Grâce au soutien de la famille, nous pouvons prendre une semaine de vacances par an. Nos amis ne comprennent pas, mais la famille nous soutient et cela nous rassure.

[CAST]

Caserio Komuntzo
Casa agroecológica Sakona

Ioritz Igarataundi Arregi y Aiora Etxeberria Iturralde

Komuntzo Baserria, Izarraitz auzoa
Azpeitia (Gipuzkoa)
Tel. 618225277
ioritzigara@gmail.com

Cría de ovejas para leche, verduras, manzana para comer y para sidra, cuajada, leche de oveja embotellada.

Komuntzo está a poco más de 300m del casco urbano de Azpeitia, bajo las rocas de Izarraizpe, pero parece estar fuera de la civilización. Komuntzo es un caserío de producción diversificada: ganadería, huerta, transformación y comercio. Ioritz recibió en herencia un rebaño de su tío, y lo ha mantenido y agrandado. Aiora estudió música, pero le tiró más el caserío.  El proyecto de Sakona se afianza cada vez más:  corral para varias ovejas, trasformación de lácteos y vegetales, invernadero de 1800m2 , huerta de hectárea y media, tienda… y Alaia, la fuera de la juventud.

Tenéis 26 y 29 años, pero ya habéis hecho un recorrido significativo.
Ha y todo muy rápido. Hay que reconocer la ayuda de la familia ha sido imprescindible. Hemos aprovechado las ayudas de 5 años de Gaztene, y estamos a gusto; pero unos plazos tan cortos pueden llevarte a hacer un gasto fuera de lugar, y si Gaztene diese más tiempo hubiéramos hecho las cosas más tranquilas.

Vuestra producción está muy diversificada. ¿Cómo os arregláis durante el año?
Teníamos claro que para poder vivir del caserío teníamos que diversificar. Tenemos una producción equilibrada de agricultura y ganadería, e intentamos que los picos de los dos sectores no coincidan. Adelantar el nacimiento de los corderos conlleva gastar más en pienso, pero luego nos compensa a la hora de invertir tiempo en la huerta durante la primavera.

Con la huerta y hacienda que tenéis, os costará vender todo lo producís…
Hemos conseguido una red muy diversa para la puesta en mercado: Ulia, Getaria, Zarautz, Azpeitia… Ofrecemos flexibilidad a la hora de reservar cestas. También trabajamos con cuatro tiendas, vamos al mercado dos días, y abrimos la tienda de nuestro caserío los sábados. Nos atreveríamos a decir que la puesta en mercado es lo que más tiempo nos quita.

Habéis puesto un pequeño taller para hacer conservas de lácteos y vegetales. ¿Os ha costado cumplir con las reglas sanitarias?
Hemos tenido algún que otro quebradero de cabeza, pero trabajar con Leartiker nos ha simplificado mucho las cosas. Ahora están investigando como alargar la llegada de la caducidad de la cuajada. El año pasado nos aguantaba 5-6 días (si no fallaba la refrigeración), y ahora vamos aprobar poniéndole agar-agar.

¿Cómo valoráis el mercado de Azpeitia?
Estamos muy a gusto con el ayuntamiento. Han hecho un buen trabajo y eso se nota en el ambiente de la plaza. Eso sin olvidar que se han creado cinco puestos de trabajo en Elikagunea, que nos posibilita a los productores vender nuestros alimentos de una forma diaria. En el mercado tenemos una relación directa con los consumidores, y es un punto de encuentro de los baserritarras.

Los jóvenes de vuestra edad llevan otro estilo de vida. ¿Cómo lleváis eso?
Es verdad que a veces se nos tuerce algún plan, pero nos sentimos muy afortunados. Gracias al apoyo de la familia podemos librar una semana al año. Los amigos no lo entienden, pero la familia nos apoya y eso nos da seguridad.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
?>