2019-05-27 09:25

Baserriko uztaren ziklo berria aurkeztu dugu

  • Lehenengo edizioaren arrakastaren ostean indarberrituta dator Baserriko Uzta ekimena. Kulturaren bitartez agroekologian oinarritzen diren etxaldeak eta herritarrak batu nahi ditu ekimenak.
  • Aurten hiru urtarotan izango da: ekainaren 15ean Olatz Salvadorrekin Anuzitan (Araba), abuztuaren 31an Eñaut Elorrieta Pagolan (Zuberoa) eta azaroaren 9an Ruper Ordorika Eibarren (Gipuzkoa) .
  • Etxaldeko bisita, kontzertua eta bazkari agroekologikorako txartela 20 eurokoa da (gaztetxoak 12 euro). Izena emateko baserrikouzta@gmail.com helbidera idatzi behar da, tokia mugatua baita.
  • unnamed(3)

Ekainaren 15a Anuzitan (Araba) lehen saioa

Olatz Salvadorunnamed(4).jpg

Donostiar gazteak bere lehen lana aurkeztuko digu. Doinu eder eta letra sakonekin txundituko gaitu.

Ikusi bideoa »

Beltzitina mermeladak

unnamed(5)

Anuzitan (Araban) mermelada ekologikoak ekoizten dituzten Xabier eta Amparo ezagutzeko aukera izango dugu.

Ikusi gehiago »

Datozen Saioakunnamed(6).jpg

Abuztuaren 31an Eñaut Elorrieta Pagolan (Zuberoa) eta azaroaren 9an Ruper Ordorika Eibarren (Gipuzkoa)

Izena  Eman»

 

Aurreko edizioak

Anari, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Fermin Balentzia izan ditugu aurretik.

Ikusi gehiago »

logoak

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara. Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditugu, baita herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute. Zer bultzatzen dugu? Agroekologian oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta: Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.