ARGIA.eus

2020ko apirilaren 04a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara. Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditugu, baita herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute. Zer bultzatzen dugu? Agroekologian oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta: Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.
2020-03-11 12:00

?€? Baserriko Uzta ekimenaren hirugarren edizioa antolatu du EHKOlektiboak. 

?€? Kulturaren bitartez agroekologian oinarritzen diren etxaldeak eta herritarrak batu nahi ditu  ekimenak.

?€? Aurten hiru urtarotan izango da: Apirilaren 4an Anizen (Nafarroan) Pettirekin; abuztuaren  29an 

Baserriko Uztaren helburua herritarrek etxaldeak bertatik bertara ezagutzea da, baserritarren lanak eta produktuak nola lantzen diren ezagutuz. Ekimena EHKO, laborarien kolektiboak eta iametza erakundeek garatu dute elkarlanean, NIREA eta HAZI fundazioaren laguntzarekin.  Etxaldeetako ateak parez-pare irekiz laborantza ekologikoa eta euskal musika bezalako bi bazterreko diziplina ezagutzera eman nahi ditu ekimenak. ?€śLan polita egin arren ez zeukala jendartean oihartzunik?€ť entzun izan dute EHKOko kideek, Josebe Blancok aitortu duenez, eta egoera irauli asmoz sortu zen Baserriko Uzta ekimen berritzailea: ?€śHurbiletik, hurbiltasuna baitugu ardatzetako bat kolektiboan. Eta noski, formatuak elkar ezagutzeko eta solaserako tartea ematea espero dugu?€ť. Baserriko Uzta ekimena ez da baserrietan kontzertuak eskaintzera mugatuko. Hitzordua goizeko 10.30etarako jarriko da, etxaldea bisitatu eta nekazarien egunerokoa, ogibidea eta ekoizten dituzten elikagaiak gertutik ezagutzeko. Bisitaren ostean, musika emanaldia egingo da, izan ukuilu, ezkaratz edo etxalde bueltako pentzeren batean. Eta azkenik, bisitaldia borobiltzeko, bertaratutakoen arteko bazkaria egingo da, EHKO kideen baserrietako elikagaiekin, jakina.  Saio bakoitzerako salneurria, etxaldeko bisita, kontzertua eta bazkaria barne hartzen duena, 20 eurokoa da (gaztetxoena 12 eurokoa) eta izena emateko www.ehkolektiboa.eus helbidean egin behar da, tokia mugatua baita.

Zer da Baserriko Uzta?

Baserria, laborantza ekologikoa eta musika uztartzen dituen ekimena da. Urtaro bakoitzean, EHKO etxalde baten ateak eta musikari baten doinu kutxa zabalduko ditugu. Hala, bien bizibidea, nola, egunerokoa ezagutzeaz gain, beraien uztaz gozatzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
?>