2020-03-27 11:31

Kaixo lagun!

Dakizuen bezala BASERRIKOPLAZA.eus plataforma garatzen ari gara erlojuaren kontra. Egunotan sistema informatikoa eta barne egituraketa lanetan ibili gara, eta baita komunikazio arreta ematen ere; izan ere, ehundaka izan dira ekimenean interesatu diren herritarrak, zaintza taldeak, erakundeak eta baserritarrak. Oihartzuna ikusita ziur gaude sortuko dugun tresna honek bizi dugun egoerari aterabide potente bat lortzeko aukera dela, bai baserritarren ekoizpenei eta baita ere herritarrei elikagai osasuntsuak helarazteko.

Hurrengo pausoa BASERRI eta EKOIZPEN proiektuen fitxak osatzen jarraitzea da. Horretarako DEIA BASERRITARREI: zure ekoizpena herritarrei modu zuzen, duin eta iraunkorrean helarazteko, bete galdetegi hau.

BASERRIKO PLAZA

Baserrrikoplaza.eus en zuen baserrria eta elikagaiak eskaini nahi badituzue, bete galdetegi hau mesedez. Datuak betetzerako orduan zalantzarik baduzu idatzi ala deitu gaitzakezu: ehkolektiboa@gmail.com | 0034688867020
  • Drop files here or
  • https://drive.google.com/file/d/1xq-3K7ojFrYOooGqu04TQ6gwxpTvZLB5/view?id=7
  • DATU BABESERAKO LEGE OHARRAâ€'> DESKARGATU HEMEN https://drive.google.com/file/d/1xq-3K7ojFrYOooGqu04TQ6gwxpTvZLB5/view?id=7

Asteko behintzat asmoa eskualde edo/eta herrika funtzionatzea da, momentuan martxan dauden banaketa kanal, zaintza sareak, azoka eta denda txikiak baliatuz.

Animatu!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara. Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditugu, baita herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute. Zer bultzatzen dugu? Agroekologian oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta: Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.