2019-11-26 18:54

Eguzkik jakin izan duenez, Frantziako Pasealekuan, Santa Katalina zubi ondoan dagoen gainezkabide edo alibiaderotik ur fekalak bota dira zuzenean Urumeara, azken bi asteotan, behintzat.

Isuriak lotuta omen daude Euskadi plazan egiten ari diren lanekin. Lan horiek Colon pasealekuko saneamendu-koloktore nagusiaren zaharberritzea dute helburu, eta aipatutako alibiaderoan ere eragina dute.

Eguzkitik Udalari eskatzen diogu isuri hauei buruz argi informatzeko: kopurua, ezaugarriak, zergatik egin diren eta ea gehiago egitea aurreikusi duen.

La entrada Urumeara Santa Katalina zubi ondoan eginiko isuri kutsakorren berri emateko eskatu dio Eguzkik Donostiako Udalari aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/