2020-08-13 10:50

112ra deituta, isurketa kutsakor baten berri eman zuen atzo Eguzkik. Arratsaldeko lehen orduan izan zen, gure kideetako batek orban zurixka nabarmen bat ikusi zuenean Urolan, Zestoako Errota industialde ondotik pasatzean.

Argazki bat bidaltzen dugu atxikita, baina argazkia bera baino askoz adierazgarriagoa iruditzen zaigu honako bideo hau:

https://www.youtube.com/watch?v=x3zj-hWbpa8

Ura agentziako ikuskatzaile bat bertaratu zen, laginak hartu zituen eta isurketaren iturburua bilatzen ibili zen.

Guk dakigula, ez da puntu honetan antzeko isurketa bat gertatzen den lehen aldia.

Abuztuan isurketak salatu behar izatea ez da ezohikoa. Batetik, enpresa batzuek oporraldia aprobetxatzen dutelako “garbiketa” egiteko. Bestetik, ibaiek eta errekek normalean ur gutxiago eramaten dute eta, gauzak horrela, isurketak, baita ohikoak ere, ikusgarriagoak izaten dira. Dena dela, aitortu beharra dago abuztu hau salaketetan, behintzat, oparoa izaten ari dela. Oso egun gutxiren buruan,  isurketak Mutrikun, Ondarroan, Iruña Okan eta n salatu behar izan ditugu. Gernikako baten berri ere iritsi zaigu. Eta hilabetearen lehen herena baino ez da pasatu.

EGUZKI, agosto de 2020

La entrada Urolan isurketa kutsakorra salatu du Eguzkik, Zestoako Errota industrialdean aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/