2020-01-14 18:49

Udalak dio 10 urte zeramatzala proiektuarekin bueltaka, baina lanei ekin gabe. Beraz, aitortu beharko da Eguzkiren salaketa eta lortu zuen oihartzun zabala oso aproposak izan zirela.

Udalak Urgulleko komunak saneamendu-sarera lotzeko lanak behingoz egingo dituela iragarri duela eta, pozik da Eguzki.

Abuztuan salatu genuen komunetako ur beltzak zuzenean mendira isurtzen zirela. Beharbada akordatuko zara, gure salaketak, bideoa eta guzti, oihartzun zabala izan baitzuen, bai ohiko komunikabideetan, bai sare sozialetan.

Hona hemen Udalaren intentzioaren berri ematen duen albistea:

https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/gipuzkoa/bertan/2020/01/11/monte-urgull-instalara-nueva-red/1008736.html

Hemen, berriz, Eguzkik abuztuan egin zuen salaketa:

http://eguzki.org/2019/08/26/gazteluko-komunetako-ur-beltzak-mendian-bertan-isurtzen-ditu-donostiako-udalak-inolako-tratamendurik-gabe/

Egoera nola edo hala disimulatu nahian, ur beltzak tutu baten bidez isurtzen ziren mendira, harresia zulatuta.

Egoera nola edo hala disimulatu nahian, ur beltzak tutu baten bidez isurtzen ziren mendira, harresia zulatuta.

Lanak hasi bitartean, baina, proposamen batzuk egin nahi ditugu.

Lehenengoa da Damen baterian beste komun publiko bat jartzea. Haur Liburutegi ondoan badago bat, baina itxita egon ohi da. Gune horretan, udan, astearte eta ostegunetan batez ere, ehun gazte atzerritar baino gehiago biltzen dira. Hor egoten dira kontu kontari –eta edaten, noski– eguzkia sartu arte.  Askok beren beharrak baterian bertan eta boborategira igotzen diren eskaileretan egiten dituzte.

Bigarren proposamena da gune horretantxe beira eta ontzi arinak gaika biltzeko bi edukiontzi txiki (200 litrokoak) jartzea. Udan, behintzat.

Eta uda partean parkearen itxiera ordubetez atzeratuko bagenu?

Eta uda partean parkearen itxiera ordubetez atzeratuko bagenu?

Hirugarren proposamena da Urgull ixteko ordua udan atzeratzea. Jende asko joaten da eguneko azken eguzki-errainuak ikustera. “Klasiko” bat da. Baina ateak 21:00etan itxten dira, hau da, oraindik argia dagoenean. Gauzak horrela, jende askok ustekabe galanta hartzen du barruan itxita geratu delako edota ateratzeko buelta handia egin behar duelako. Horrek konponbide erraza du: maiatz, ekain eta uztailean, behintzat, udaltzainek 21:00etan itxi ordez, 22:00etan ixtea. Neurri honek susto bat baino gehiago seihets lezakeela uste dugu.

EGUZKI, 2020ko urtarrila

La entrada Urgulleko komunek zuzenean mendira isurtzeari utziko diote aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/